Sozialista Demokratikoen Mugimendua Κίνημα Δημοκρατών Σοσιαλιστών | |
---|---|
Bozeramailea | Giorgos Petalotis, Filipos Sachinidis |
Idazkari nagusia | Georgios Papandreu |
Sorrera | 2015eko urtarrilaren 3a |
Ideologia politikoa | Sozialdemokrazia |
www.tokinima.gr |
Sozialista Demokratikoen Mugimendua (grezieraz: Κίνημα Δημοκρατών Σοσιαλιστών, Kinima Dimokraton Sostialiston) 2015eko urtarrilaren 3an, Georgios Papandreuk sortutako alderdia da. PASOK Mugimendu Sozialista Panhelenikoa utzi eta alderdi hori sortzea erabaki zuen[1].
Georgios Papandreu Greziako lehen ministroa izan zen krisi ekonomikoak euro zonaldea gogor jo zuenean. 2011n herritarren babesa galdu zuen, Grezian bizi zuten krisi ekonomikoa konpontzeko gai izan ez baitzen[2].
Politika utzi ostean, bere alderdia zen Pasok eta Demokrazia Berriak hainbat erreforma hitzartu zituzten, epe luzera ekonomia greziarra hobetzeko asmoz[2].
Greziako «indar aurrerakoi guztiak» bildu nahi ditu, eta zentro-ezkerrean kokatzen da[1]. Gainera, austeritate neurrien aurka egin nahi zuen[3].
2015eko urtarrilaren 25eko hauteskundeetan aurkezteko asmoa zuen alderdiak[1].