Still Alice | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2014 |
Izenburua | Still Alice |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 101 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Still Alice (en) |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Richard Glatzer Wash Westmoreland |
Gidoigilea(k) | Richard Glatzer Wash Westmoreland |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | James Brown Pamela Koffler (en) Lex Lutzus (en) |
Konpainia ekoizlea | Killer Films (en) |
Edizioa | Nicolas Chaudeurge (en) |
Aurrekontua | 5.000.000 Estatubatuar dolar |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ilan Eshkeri |
Argazki-zuzendaria | Denis Lenoir |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
sonyclassics.com… | |
Still Alice (euskaraz Oraindik ere Alice) 2014ko Richard Glatzer eta Wash Westmoreland zinema zuzendariek zuzendutako estatubatuar film dramatikoa da. Lisa Genova idazlearen 2007ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Julianne Moore, Alec Baldwin, Joan Allen, Kristen Stewart, Kate Bosworth eta Hunter Parrish aktoreek antzeztu zuten.
2014eko irailaren 8an Torontoko Zinemaldian estreinatu zen. Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Julianne Moore) irabazi zuen.
Alice Howland Columbia Unibertsitateko hizkuntzalaritza irakasle aditua da, eta bere 50. urtebetzea ospatzen du bere senarrarekin eta hiru seme-alaba helduekin batera. Alice larritu egiten da hitzaldi batean hitzak ahazten dituenean, eta kanpusean zehar korrika dabilela bere burua galduta aurkitzen duenean. Medikuarengana joaten denean, Alzheimer gaixotasunaren hasieran dagoela diagnostikatzen du Alice. Bere bizitza kudeatzeko borrokatzen da Alice, gaixotasuna, lana, familia eta lagunak barne.