Suzana Herculano-Houzel | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Rio de Janeiro, 1972 (52/53 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Bizilekua | Nashville |
Hezkuntza | |
Heziketa | Max Planck Elkartea Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala (1989ko martxoa - 1992ko martxoa) Zientziatan graduatua Case Western Reserve University (en) (1992ko abuztua - 1995eko martxoa) Zientzietako Masterra Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea (1995eko abuztua - 1999ko urtarrila) Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Yves Frégnac (en) |
Hizkuntzak | portugesa ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | neurozientzialaria |
Enplegatzailea(k) | Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala Vanderbilt Unibertsitatea (2016ko maiatzaren 15a - |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Vanderbilt Department of Biological Sciences (en) Interdisciplinary Program in Neuroscience for Undergraduates at Vanderbilt (en) Vanderbilt Department of Psychology (en) Vanderbilt Communication of Science and Technology Program (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
suzanaherculanohouzel.com | |
Suzana Carvalho Herculano-Houzel[1] (Rio de Janeiro, 1972) brasildar neurozientzialari eta irakaslea da[2][3].
Rio de Janeiron jaio zen 1972an. Biologian lizentziatu zen, genetikari garrantzia berezia emanez, Rio de Janeiroko Unibertsitate Federalean, 1992an. Urte berean, neurozientziako master batean matrikulatu zen Clevelandeko Case Western Reserve Unibertsitatean. Doktoretza Parisko Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean lortu zuen. 1999an, praktikak egin zituen Alemaniako Max Planck Institutuan[4].
1999an Brasilera itzuli zen, eta bertan dibulgazio zientifikora dedikatzen hasi zen, ikerketa akademikoaz gain. Cérebro Nosso de Cada Dia webgunea martxan jarri zuen. 1999 eta 2002 bitartean Oswaldo Cruz Fundazioko ikertzaile bisitaria izan zen. 2001ean, Rio de Janeiroko Unibertsitate Federalean hasi zen lanean irakasle laguntzaile gisa, eta Biomedikuntza Zientzien Institutuko Neuroanatomia Konparatuko Laborategia zuzendu zuen[4].
Aztertzen duen arlo nagusia neuroanatomia konparatua da. Beste gauza batzuen artean, garuneko neuronak zenbatzeko metodo bat eta garun-azalaren eremuaren eta lodieraren eta gainazaleko tolestura kopuruaren arteko erlazioa aurkitu ditu[1].
Dibulgatzaile zientifiko gisa, hainbat egunkari eta aldizkaritarako artikuluak idatzi ditu, besteak beste Ciência Hoje, Ciência Hoje das Crianças, Scientific American (Mente e Cérebro), Piauí[5] eta Folha de S.Paulo[6]. Telebistan ere aritu da[4].
2013an, TED Global konferentzian parte hartu zuen lehen emakume brasildar bihurtu zen[7].
2015aren amaieran[8], bere poltsikotik dirua atertzen hasi zen ikerketak jarraitzeko, eta gero crowdfunding kanpaina bat abiatu zuen. Bi hilabetetan, 113.000 erreal biltzea lortu zuen, eta horrek bost hilabetez laborategia finantzatzeko aukera eman zion[9] Laborategia finantzatu ezin izanagatik, Vanderbilt Unibertsitatean hasi zen lanean 2016ko maiatzean[10][11].
Heldutan jakin zuen autista zela[12].
2010ean, Brasilgo presidentetzarako hauteskundeetarako kanpainan, Dilma Rousseff eta José Serrak abortuaren inguruan izandako eztabaida zela eta, Herculano-Houzelek bere blogean adierazi zuen ateoa zela eta diskriminatua sentitu zela diskurtso erlijiosoarengatik[13].