Sylvester McCoy

Sylvester McCoy

(2014)
Bizitza
JaiotzaDunoon1943ko abuztuaren 20a (81 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaDunoon Grammar School (en) Itzuli
Blairs College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta aktorea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

sylvestermccoy.tv
IMDB: nm0566809 Allocine: 209308 Allmovie: p47144 TV.com: people/sylvester-mccoy
Twitter: 4SylvesterMcCoy Musicbrainz: 9fedd1a2-05e7-45cf-ae2a-875cd6398a87 Discogs: 1293414 Edit the value on Wikidata

Sylvester McCoy, benetako izenez Percy James Patrick Kent-Smith, (Dunoon, Argyll eta Bute, 1943ko abuztuaren 20a) Eskoziako aktore bat da, Doctor Who telesailean Zazpigarren Doktorea izateagatik ezaguna dena, 1987 eta 1989 artean interpretatu zuena[1]. 2012 eta 2014 artean egin ziren The Hobbit hiru filmeetan Radagast aztia ere izan zen.

Percy James Patrick Kent-Smith Eskoziako Cowal penintsulako Dunoon herrixkan jaio zen. Ama irlandar katolikoa zuen eta aita ingelesa, baina Kent-Smith jaio baino bi hilabete lehenago hil zuten Bigarren Mundu Gerran[1]. Aitaren familia 17 urte zituela ezagutu zuen[2]. Eskola amaitu ondoren Londresera joan zen aseguru etxe batean lan egitera[3]. Bost urte egin zituen lan horretan Ken Campbell antzerki zuzendariak aurkitu zuen arte[4].

"The Ken Campbell Roadshow" antzerki taldea sona handia hartu zuen "Sylveste McCoy" pertsonaia eginez eta ordutik aurrera izen artistiko bihurtu zuen. Telebistan ere arrakasta izan zuen "Vision On" programan Pepe/Epep pertsonaiarekin, ispilu baten barnean bizi zena. O-Man izan zen Jigsaw saioan, 1979an Dracula filmean Laurence Olivierren antagonista izan zen eta Galesko Opera Nazionalean ere abestu zuen.

1987an Zazpigarren Doktorea bihurtu zen Colin Bakerri erreleboa hartuta[5]. 1989 artean aritu zen Doktore lanetan eta 1990an BBCk egindako inkestan historiako Doktore onena aukeratu zuten. 1996ko Doctor Who filmean ere agertu zen Paul McGann zortzigarren Doktoreari erreleboa emateko[6].

Hasieran umorearen bidetik hartu zuen pertsonaia baina telesailaren zaleak kexatu egin ziren eta ordutik aurrera pertsonaia nabarmen ilundu zen. Zerabilen eskoziar doinuak harrera ona izan zuen.

1999tik aurrera Zazpigarren Doktorea antzezten jarraitu izan du audio dramatan. 2013an telesailaren 50. urteurreneko atal berezian ere agertu zen eta baita 2022ko "The Power of the Doctor" atalean ere[5].

Ondorengo lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an Michael Sams izan zen Beyond Fear filmean eta hainbat antzezlan ere egin zituen. Pirates of the Caribbean: The Curse of the Black Pearl eta Eraztunen Jauna filmetarako castingera aurkeztu zen baina ez zuen papera lortu[4], aldiz The Hobbit hiru filmeetan Radagast aztia izan zen[7]. Gandalfen laguna da, basoetako aztia hain zuzen ere.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agnes Verkaik emaztearekin bi seme izan ditu, Sam eta Joe[8]. Katolizismoan hazi bazen ere gaur egun ateotzat du bere burua.

Sylvester McCoy Zazpigarren Doktorearen paperean.
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1979 Dracula Walter
All the Fun of the Fair Scotch Jack
The Secret Policeman's Ball Sylvester McCoy
1987 Three Kinds of Heat Harry Pimm
1993 The Airzone Solution Anthony Stanwick
1994 The Zero Imperative Dr. Colin Dove
1995 Leapin' Leprechauns! Flynn
1996 Doctor Who Zazpigarren Doktorea
Spellbreaker: Secret of the Leprechauns Flynn
1997 Beyond Fear Michael Sams
2000 The Mumbo Jumbo Mr. Tallman
2001 Do You Have a License To Save This Planet? 'The Foot Doctor' Parody
2004 Griffin Grim
2006 The Battersea Ripper Duncan
2008 King Lear The Fool
2009 The Academy Felix
The Academy Part 2: First Impressions Felix
2010 Punk Strut: The Movie DJ
2012 Eldorado General Zwick
The Hobbit: An Unexpected Journey Radagast
2013 The Christmas Candle Edward Haddington
The Hobbit: The Desolation of Smaug Radagast
Quest: A Tall Tale Ardan Ahotsa
2014 The Seventeenth Kind Rusty
The Hobbit: The Battle of the Five Armies Radagast
2017 Slumber Amado
2020 You Vasilij Grossman
The Owners Dr. Richard Huggins
Lost at Christmas Ernie
2022 The Munsters Igor
Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
1965 Vision On Hainbat pertsonai
1973 Roberts Robots Robot Entertainer atal bakarra
1975 Lucky Feller Sylveste atal pilotua
1977 For the Love of Albert Cast Member atal ezezagunak
1978 Leapfrog Bert 28 atal, guztiak
1979 Jigsaw O-Man
Turning Year Tales Turps atal bakarra
Jackanory Irakurlea atal bakarra
The Secret Policeman's Ball Sylveste McCoy
1980 BBC2 Playhouse Kerwin atal bakarra
1981 Big Jim and the Figaro Club Turps 5 atal
Tiny Revolutions Cabaret komediantea Telefilmea
Tiswas Hainbat pertsonaia
1982–1986 Eureka Hainbat pertsonaia 32 atal, guztiak
1984 Starstrider Wart
1985 The Last Place on Earth Lt. 'Birdie' Bowers 6 atal
No 73 Mugitzen ari den gizona atal bakarra
Dramarama Donald atal bakarra
1987–1989, 1993, 2022 Doctor Who Zazpigarren Doktorea 44 atal
1988 What's Your Story? Narratzailea / Aurkezlea
1988 Tomorrow’s World Sylvester McCoy Eguberrietako berezia
1989 The Noel Edmonds Saturday Roadshow Zazpigarren Doktorea
1990 Search Out Science Zazpigarren Doktorea atal bakarra
1991 Thrill Kill Video Club Spoons Bideoa
1993 Jackanory Ipuin kontalaria 2 atal
1994 Frank Stubbs Angus atal bakarra
1996 Rab C. Nesbitt Gash Senior atal bakarra
1997 The History of Tom Jones: A Foundling Mr. Dowling 4 atal
1999 See It Saw It Jester atal bakarra
2001 See It Saw It The Lord High Chamberlain /
Aunt Grizelda
atal bakarra
Do You Have a License to Save This Planet The Foot Doctor Bideo laburmetraia
Casualty Kev the Rev atal bakarra
2002 Hollyoaks Leonard Cave atal bakarra
The Bill Ian Drew atal bakarra
2004 Still Game Archie atal bakarra
2006 The Bill Morris Shaw atal bakarra
Mayo Reverend Beaver atal bakarra
2008 Great Performances The Fool atal bakarra
Casualty Ashley Millington atal bakarra
Doctors Graham Capelli atal bakarra
2009 Al Murray's Multiple Personality Disorder Doktore nazia atal bakarra
2013 The Five(ish) Doctors Reboot Sylvester McCoy Telefilmea
2015 Crims] Mr. Dunlop atal bakarra
2017–2018 Sense8 The Old Man of Hoy 4 atal
Zapped Lord Protector 3 atal
2017 Sarah & Duck Comet atal bakarra
2018 Holby City Clive Brooker atal bakarra
2019 Thunderbirds Are Go Aezethril aztia atal bakarra
2024 Father Brown McClurgy
Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
2022 Apartness Christopher K4K Films and Shortcut Productions
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1995 Prince Caspian Reepicheep BBC Radio 4 Dramatizazioa
The Voyage of the Dawn Treader
1997 The Last Battle
1998–2000 The Time Travellers The Professor BBV Productions
1999–2021 Doctor Who: The Monthly Range Zazpigarren Doktorea

78 atal

2001 Doctor Who: Last of the Titans
Doctor Who: Death Comes To Time Webcasteko 5 atal
2002 Doctor Who: Excelis Excelis Decays
2006 Doctor Who: Return of the Daleks
2007 Bernice Summerfield "The Final Amendment"
2010 Doctor Who: The Four Doctors
2011 Doctor Who: The Lost Stories 4 istorio
2011-2013 The Minister of Chance The Witch Prime 5 istorio
2012–2016 Doctor Who: Novel Adaptations Zazpigarren Doktorea 8 istorio
2012 Doctor Who: The Companion Chronicles "Project: Nirvana"
UNIT: Dominion
Bernice Summerfield Story: "Many Happy Returns"
2013 Doctor Who: The Light at the End
2014–2015 The New Adventures of Bernice Summerfield 7 istorio
2015 The Extraordinary Adventures of G.A. Henty: The Dragon And The Raven Cedric the Shipwright
The Sixth Doctor: The Last Adventure Zazpigarren Doktorea "The Brink of Death"
Doctor Who: Doom Coalition "The Eleven"
2016 Doctor Who: Classic Doctors, New Monsters "Harvest of the Sycorax"
The Diary of River Song 2 istorio
2018 The Seventh Doctor: The New Adventures 4 istorio
2019 The Eighth of March "The Big Blue Book"
Doctor Who: The Legacy of Time 2 istorio

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Smith, Kenny. (2018-03-13). «Doctor Who star steps back in time to Dunoon childhood» Scottish Field (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  2. (Ingelesez) Pelley, Rich. (2020-11-20). «Sylvester McCoy's teenage obsessions: 'I was the twist king of Dunoon'» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  3. «Professional Biography» web.archive.org 2013-12-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  4. a b «icBerkshire - 'People buy Doctor Who drinks'» web.archive.org 2007-01-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  5. a b (Gaztelaniaz) Pastor, Doc. (2023-08-21). «Sylvester McCoy lo recuerda: Él ya interpretó a dos Doctores (Doctor Who)» Cinemascomics.com | Cine, cómics y series (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  6. Seventh Doctor Regenerates Into Eighth Doctor | Sylvester McCoy to Paul McGann | Doctor Who. (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  7. «Sylvester McCoy is Radagast the Brown | Filmonic» web.archive.org 2011-10-04 (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  8. «Sylvester McCoy | A Brief History Of Time (Travel)» www.shannonsullivan.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]