Tatiana Lobo | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Tatiana Lobo Wiehoff |
Jaiotza | Puerto Montt, 1939ko azaroaren 13a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | San José, 2023ko otsailaren 22a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Txileko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak |
Tatiana Lobo Wiehoff (Puerto Montt, Txile, 1939ko azaroaren 13a - San Jose, Costa Rica, 2023ko otsailaren 22a) Txilen jaiotako Costa Ricako idazle garrantzitsua zen. Bereziki ezagunak bere eleberriak dira. Beste artean Aquileo J. Echeverría Sari Nazionala hiru aldiz irabazi zuen.[1]
Puerto Montten jaio zen, Txilen. Antzerkia ikasi zuen Txileko Unibertsitatean, eta zeramika Madrilgo Zeramika Errege Eskolan. Costa Rican bizi izan zen 1966az geroztik, eta herrialde horretan argitaratu zuen bere literatur lan guztia. Bere lanek hainbat genero jorratu zituzten, fikziozko eleberriak, eleberri historikoa, kronika kolonialak, antzerkia, ipuina eta kazetaritza-artikuluak barne.
Costa Rican komunitate indigenekin lan egin zuen, eta urte batzuk eman zituen Kariben. Esperientzia horietatik eta artxibo-ikerketetatik sortu ziren bere literatura-lanak. Bere lan batzuk hizkuntza desberinetara itzuli egin dira: frantsesera, ingelesera eta alemanera.
Tatiana Lobo Costa Rican hil zen 2023ko otsailaren 22an.
Beste artean hauek jaso zituen: