Teresa Cabarrús | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juana María Ignacia Teresa Cabarrús y Galabert |
Jaiotza | Carabanchel Alto (en) , 1773ko uztailaren 31 |
Herrialdea | Espainia Frantzia |
Heriotza | Chimayko gaztelua, 1835eko urtarrilaren 15a (61 urte) |
Familia | |
Aita | Francisco Cabarrús |
Ama | Maria Antonia Galabert de Cazanova |
Ezkontidea(k) | Jean Jacques Devin de Fontenay (en) (1788ko otsailaren 21a - 1793ko apirilaren 5a) Jean-Lambert Tallien (1794ko abenduaren 26a - 1802ko apirilaren 8a) François-Joseph-Philippe de Riquet (en) (1805eko abuztuaren 2a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Irakaslea(k) | François-Joseph Navez |
Jarduerak | |
Jarduerak | salonnièrea eta Socialitea |
Parte-hartzailea
| |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Teresa Cabarrús, izengoitiz Madame Tallien (Madril, Espainia, 1773ko uztailaren 31 – Chimay, Belgika, 1835eko urtarrilaren 15a) 1789. urteko Frantziako Iraultzako heroia izan zen.
Francisco Cabarrús Baionako finantzari ospetsuaren alaba zen. Hasieran Frantziako Iraultzaren alde agertu bazen ere, Izu Handiaren garaian beldurtu, Frantziatik alde egiten hasi eta Espainiarantz zihoala preso hartu zuten Bordelen.
Kartzelan zela, Jean-Lambert Tallien herri-komisarioarekin maitemindu eta harekin ezkondu zen. Robespierreren agintaldia bukatu zenean (Thermidor 9), Frantziako emakume ospetsuenetakoa izatera iritsi zen; herriak Notre Dame de Thermidor izenaz ezagutzen zuen, eta haren ikuspegi moderatuak eragin handia izan zuen Konbentzioko eta Direktorioko garaian. Konbentzioaren Gerran iraultzaile frantsesak epaitzen ari ziren euskaldun batzuk estutasunetatik atera zituen.[1]
1805ean Belgikako Chimayko printzearekin ezkondu zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teresa Cabarrús |