Teresa Errandonea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Irun, 1994ko azaroaren 15a (30 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() |
Teresa Errandonea Fernandez Barrena (Irun, 1994ko azaroaren 15a) gipuzkoar atleta da,[1] oztopo lasterketan espezializatua dagoena. 60 metro hesi lasterketan 8:00 segundutako marka lortu zuen 2020an. Super Amara BAT taldeko kirolaria da.
Zortzi urterekin hasi zen eskola kirolean eta ordutik lasterketak egin izan ditu. 2017an 100 metrotako oztopo lasterketan 13:37 segundutako marka egin zuen Lillen (Frantzia) Europako taldekako txapelketan.[2] 2019an Donostian marka berdintzea lortuko zuen. 2018an Ramón Cid entrenatzailearekin hasi zen prestatzen[2] eta 2019an Espainiako aire libreko txapelduna izan zen 100 metrotako oztopo lasterketan. 2020an pista estalian Espainiako txapelketa irabazi zuen eta Madrilen jokaturiko World Indoor Tour jardunaldietan 60 metrotako hesi lasterketan markarik onena lortu zuen, 8:00 segundu. Espainia mailan historiako hirugarren marka da, espainiar nazionalizaturiko bi atleta nigeriarren atzetik.[3]
Beste modalitate batzuk ere landu izan ditu; luzera jauzia, heptatloia, errelebo lasterketak...
2024ko otsailaren 15ean Donostiako prentsaurreko baten bidez, erretiratuko zela jakinarazi zuen. Teresa Errandoneak, Tokioko ballista nazional eta olinpiko onenak, azken bi urteetan lesioen ondorioz, lehiaketatik alde egingo du.[4][5][6]