Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Tewhida Ben Sheikh | |
---|---|
Tawhida Ben Sheikh erakusten bere familiarrei. Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ras Jebel (en) , 1909ko urtarrilaren 2a |
Herrialdea | Tunisia |
Lehen hizkuntza | Tunisian Arabic (en) |
Heriotza | 2010eko abenduaren 6a (101 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Q56308985 Parisko Medikuntza Eskola |
Hizkuntzak | Tunisian Arabic (en) frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta politikaria |
Kidetza | Tunisian Red Crescent (en) |
Tewhida Ben Sheikh (Tunis, Tunisia, 1909ko urtarrilaren 2a - 2010eko abenduaren 6a) batxilergo ikasketak lortu zituen Tunisiako lehen emakume musulmana izan zen. Mundu arabiarrean medikua, pediatra eta ginekologo aritu zen lehen emakumea. Osasun sexualean aitzindari eta antisorgailu eta abortuaren sarrera ahalbideratu zuen.
Tewhida Ben Sheikh Tunisen, Tunisian jaio zen. Bere hezkuntza, Tunisiako emakume musulmanentzat sorturiko lehenengo eskola publikoan hasi zen. Nazionalista tunisiarrei eta protektoratuaren autoritate liberal frantsesei esker eskola hura finkatu zen eta han zegoen bitartean, Ben Sheikhek arabiarra, frantsesa eta qur´an-a ikasteaz gain, beste gai moderno batzuk jorratu zituen. Geroago, 1936. urtean, Parisko medikuntza eskolara joan zen, eta bertan mediku titulua lortu zuen.
Tunisia Frantziako kolonia bat zen garaian, goi-mailako familia kontserbadore batean jaio zen. Bigarren hezkuntza bukatu eta gero, goi-ikasketak Frantzian jarraitu behar zituen baina bere ama ez zegoen ados. Orduan, bere bigarren hezkuntzako eskolako irakasleek eta Tuniseko Louis Pasteur institutuko mediku batek (Etienne Burnet doktorea) Ben Sheikhen ama konbentzitu eta Frantziara joatea lortu zuen.
Ginekologian espezializatua, Tunisiako klinika bat zuzendu zuen. Afrikako iparraldean, gizonezko doktoreei debekatu zien emakume musulmanei azterketa fisikorik egitea hauek babesteko. Familia plangintzaren jarraitzaile "aktibo" bat izan zen; 1960 eta 1970 hamarkadetan hainbat medikuri abortu bat nola egin irakatsi zien.
Ben Sheikhen alaba, Zeineb Benzina Ben Abdallah, Tunisiako arkeologo nabarmen eta ospetsua da, Ondare Institutu Nazionaleko ikerketen zuzendaria.