The Fan (euskaraz Zaletua) 1996ko Tony Scott ingeles zinema zuzendariak zuzendutako kirol thriller film bat da. 1995eko Peter Abraham estatubatuar idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Robert De Niro, Wesley Snipes, John Leguizamo, Benicio del Toro eta Ellen Barkin aktoreek antzeztu zuten.
Kirol zaletasuna fanatismoan bilakatzeko arriskua eta jazarpenaren gaiak jorratzen ditu.
Bobby Rayburn (Wesley Snipes) jokalaria beisbolean jaun eta jabe izan da. Bere kirol ibilbidearen gainbeheran San Francisco Giants taldera itzultzea ahalbideratzen dion kontratua sinatzea lortu du, honenbestez bere sorlekura itzuliz. Taldearen zaletu sutsu eta Rayburnen jarraitzaileetako bat, Gil Renard (Robert De Niro) da, bere eguneroko arazo pertsonalak (berau gorrotatzen duen emazte ohia, beldurra sion semea eta galtzear dagoen lanpostua) beisbolarekin ahazten ditu. Horregatik, Rayburn berriz ere onena izan dadin lortzeko edozer egiteko prest dago.