The Hangover Part II (euskaraz Biharamuna 2. Zatia), 2011ko Todd Phillips estatubatuarrak zuzendutako komedia film bat da. Bradley Cooper, Ed Helms, Zach Galifianakis, Ken Jeong, Jeffrey Tambor, Justin Bartha eta Paul Giamatti aktoreek antzeztu zuten.
Ajea Las Vegasen (2009) aurrekaria eta Ajea 3 (2013) jarraipena dauzka.
Oraingoan, Phil Wenneck (Bradley Cooper), Stu Price (Ed Helms), Alan Garner (Zach Galifianakis) eta Doug Billings (Justin Bartha) lagun taldea Sturen ezkontzara joateko Thailandia extikora bidaiatuko dute. Las Vegasko ezkondu aurreko agur ahaztezinaren ondoren, Stuk ez du inongo arriskurik hartu nahi eta ezkontza aurretik gosari patsadatsu eta lasai bat besterik ez du eskeiniko. Halere, gauzak ez dira beti aurreikusten diren bezala gertatzen. Beharbada Las Vegasen gertatzen dena Las Vegasen gelditzen da, baina inork ez daki Bangkoken zer gertatuko den.