The Red Tent (minisaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2014 |
Izenburua | The Red Tent |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 2 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | eleberrietan oinarritutako telesaila |
Hizkuntza | ingelesa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Red Tent (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Roger Young |
Antzezlea(k) | |
Rebecca Ferguson (Q122035 ) Minnie Driver (Leah) Morena Baccarin (Rakel) Iain Glen (Jakob) Debra Winger (Rebeka) Vinette Robinson (en) (Bilhah (en) ) Will Tudor (Josef) Sean Teale (en) Leigh Lawson | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Lifetime (telebista katea) |
Hasiera-data | 2014ko abenduaren 7a |
Amaiera-data | 2014ko abenduaren 7a |
Fikzioa | |
mylifetime.com… | |
Bideoa | YouTube |
The Red Tent Paula Weinsteinek ekoitzitako eta Roger Youngek zuzendutako estatubatuar minisaila da. Bi orduko lehen atala 2014ko abenduaren 7an estreinatu zen Lifetime katean; bigarren eta azken atala hurrengo egunean estreinatu zen. Anita Diamanten izen bereko eleberrian oinarrituta dago[1].
Ekintza Hasierako liburuko Itun Zaharreko patriarken garaian gertatzen da. Dinak, Learen eta Jakoben alaba bakarrak, bere istorioa kontatzen du gaztarotik helduarora arte. Gurasoekin, izebekin eta hamaika anai nagusiekin izandako harremana kontatzen du. Sarritan zentratu ohi du bere tribuko emakumeek (Rakelek, Bilhak eta Zilpak, Jakoben beste hiru emazteek) okupatutako oihal-etxola gorriaren garrantzian. Emakumeek bizirik mantendu dituzte jainkosaren gurtza ohitura zaharrak euren senar israeldarrek ohartu gabe, eta sekretu hori gordetzea lortu dute, gizonak oihal-etxola gorrian sartzen ez direlako.
2011tik Lifetimen garatzen egon bazen ere, ekoizpena 2014ko maiatzean hasi zen[2]. Marokon filmatu zen.