The Sisters Brothers (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | The Sisters Brothers |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna, black comedy film (en) eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 121 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Sisters Brothers (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jacques Audiard |
Gidoigilea(k) | Jacques Audiard |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Megan Ellison |
Konpainia ekoizlea | Why Not Productions (en) |
Edizioa | Juliette Welfling |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alexandre Desplat |
Argazki-zuzendaria | Benoît Debie (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Milena Canonero |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | San Frantzisko |
|
The Sisters Brothers 2018ko Jacques Audiard frantziar zinema zuzendariak zuzendutako umore beltzeko western filma da. Gidoia Audiard eta Thomas Bidegainek idatzi zuten, Patrick deWitten izen bereko eleberrian oinarriturik. John C. Reilly eta Joaquin Phoenix aktoreek antzeztu zuten.
Veneziako Mostran estreinatu zen 2018ko irailaren 2an, eta Zuzendari Onenaren Zilarrezko Lehoia eskuratu zuen.[1][2]
Charlie eta Eli Sisters aurkako mundu basati batean bizi dira. Odolez zikinak dituzte eskuak: hala kriminalen nola inozenteen odolez. Ez dute inor hiltzeko kezkarik. Haien lana da. Charlie, anaia gaztea, hiltzeko jaio zen. Elik, ordea, bizitza normala eramatearekin egiten du amets. Komodoroak gizon bat aurkitu eta akabatzeko kontratatuko ditu. Oregonetik Kaliforniara, ehiza errukigabea hasiko da, bi anaien arteko eromenezko lotura proban jarriko duen iniziazio-bidaia bat… gizatasunera eramango dituen bide bat?[3]