The Wolf Man (1941eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1941 |
Izenburua | The Wolf Man, El lobo humano eta El hombre lobo |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, werewolf film (en) eta film dramatikoa |
Iraupena | 70 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Telesaila | The Wolf Man (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | George Waggner |
Gidoigilea(k) | Curt Siodmak |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | George Waggner |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Ted J. Kent (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Charles Previn |
Argazki-zuzendaria | Joseph A. Valentine |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Gales |
The Wolf Man (euskaraz Otsogizona) 1941eko George Waggner estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako beldurrezko drama film bat da. Otsogizonaren kondairan oinarritua dago. Lon Chaney, Jr., Claude Rains, Warren William, Ralph Bellamy, Patric Knowles eta Bela Lugosi aktoreek antzeztu zuten.
Filma beste munduko gauza izan gabe ere, beldurrezko zinemako klasikoen artean sailkatua dago eta 1940ko hamarkadako genero honetako film arrakastasuenen artean egon zen. Lon Chaney, Jr. aktoreak otsogizonaren papera antzeztu zuen lau jarraipen izan zituen: Frankenstein Meets the Wolf Man (1943), House of Frankenstein (1944), House of Dracula (1945) eta Abbott and Costello Meet Frankenstein (1948).
AEBetan urte batzuz bizitzen egon ondoren, Larry Talbot bere Galesko Llanwelly udalerrian duen etxera bizitzera itzuli da. Bertan, Gwen Conliffe (Evelyn Ankers) neska gaztea ezagutuko du, antikuarioaren alaba.
Gau batez, Larry, Gwen eta haren laguna den Jenny (Fay Helm) ijitoen akanpaleku bat bisitatuko dute. Leku hartan Bela ijitoa (Bela Lugosi) ezagutu eta hark Jennyren eskuan «otsogizonaren marka» duela jabetuko da. Itzulerako bidean, otso batek hirukotea erasotuko du: Larryk basapiztia hiltzea lortuko du baina aurretik kozk egingo dio, gainera otsoak Jenny ere hilko du.
Gertakari latz honetatik aurrera Larryren bizitzak sekulako aldaketa izango du. Eskualdean otso baten erasoen ondorioz jende hila agertzen hasiko da eta Larry bera otsogizona eta hilketa horien arduradun ez ote den kezkatzen hasiko da.