Tremors (euskaraz Dardarak) 1990eko Ron Underwood estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Kevin Bacon, Fred Ward, Finn Carter, Michael Gross eta Reba McEntire aktoreek antzeztu zuten.
Jarraipen ugari izan ditu: Tremors 2: Aftershocks (1996), Tremors 3: Back to Perfection (2001), Tremors 4: The Legend Begins (2004), Tremors 5: Bloodlines (2015) eta Tremors: A Cold Day in Hell (2018), bai eta Tremors: The Series telesaila ere.
AEB, Nevada. Basamortuan dagoen Perfection udalerriaren lurzoruaren azpian zeozer gertatzen ari dela dirudi. Telefono lineak eta errepideak etenik gelditzean, herritarrak izutzen hasiko dira, basamortuaren hondarpean bizirik dagoen eta edonor hiltzen duen izaki izugarri bat dagoela adierazten duten gertakariak jazotzen hasiko baitira.