Txetxu Rojo

Txetxu Rojo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJose Francisco Rojo Arroita
JaiotzaBilbo1947ko urtarrilaren 28a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaLeioa2022ko abenduaren 23a (75 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Euskal Herriko futbol selekzioa / 20
Athletic1965 / 198254168
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa1965 / 196511
Bilbao Athletic1965 / 196535
Espainiako futbol selekzio nazionala1969 / 1978183
Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa1969 / 197030
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Lateralitateaezkertia
Altuera1,77 metro

FIFA: 57075 UEFA: 38120 Edit the value on Wikidata

Jose Francisco Rojo Arroita (Bilbo, Bizkaia, 1947ko urtarrilaren 28a - Leioa, Bizkaia, 2022ko abenduaren 23a), Txetxu Rojo eta Rojo I.a izengoitiez ezagunagoa, bizkaitar futbolaria eta futbol entrenatzailea izan zen. Ezker hegaleko aurrelaria zen, eta hamazazpi urtez aritu zen Athleticekin Espainiako lehen mailan.[1] Hemezortzi partida jokatu zituen Espainiako selekzioarekin. José Ángel Rojo futbolariaren anaia zen.[2][3]

Jose Francisco Rojo Bilbon jaio zen, Begoñako Gurutze auzoan, Mallonako futbol zelaitik gertu. 1965-1966 denboraldian egin zuen debuta Athleticen lehen taldearekin, Piru Gaintza entrenatzaile zela, Córdobaren aurka. Harrezkero, hamazazpi denboraldi egin zituen taldean, 1965etik 1982ra. Oso jokalari fina eta trebea zen baloiarekin, eta ezker hegaletik min handia egin ohi zien aurkariei. Abiadura eta baloiarekin zeukan trebezia baliatzen zituen, eta gol mordoxka bat oparitu zien taldekideei erdiraketak eginez.[1]

Athleticekin 541 partida jokatu zituen eta 68 gol sartu. Espainiako bi kopa irabazi zituen; 1969an, Elxen aurka (1-0), eta 1973an, Castellónen aurka (2-0). UEFAko txapeldunorde ere izan zen 1977an. 1982ko martxoaren 23an, futbola uztear zegoela, San Mamesen agur partida bat prestatu zion Athleticek Ingalaterrako selekzioaren aurka; Ingalaterrak klub baten aurka jokatzen zuen lehen aldia izan zen.[1]

Entrenatzaile moduan, 1986-1987 denboraldian egin zuen debuta, Athleticen bigarren taldean, eta handik hiru urtera eseri zen lehen taldeko prestatzaile gisa San Mamesko aulkian. Urtebete iraun zuen karguan, baina, hamar urte geroago, 2000-2001 denboraldian, berriro fitxatu zuen Athleticek. Celta, Osasuna eta Zaragoza ere zuzendu zituen, besteak beste, eta galiziarrekin Lehen mailara igotzea lortu zuen 1991-1992 denboraldian. 2004an zuzendu zuen azken kluba: Rayo Vallecano.[1]

2024ko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League UEFA Errekopa Besteak Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Bilbao Athletic
Euskal Herria
DH 1965/66 3 5 - - - - - - - - - - 3 5
Denera 3 5 - - - - - - - - - - 3 5
Athletic
Euskal Herria
1. 1965/66 17 2 6 1 - - - - - - - - 23 3
1. 1966/67 12 0 5 2 - - - - - - - - 17 2
1. 1967/68 27 2 5 4 - - 6 1 - - - - 38 7
1. 1968/69 26 5 7 0 - - 7 1 - - - - 40 6
1. 1969/70 25 7 8 3 - - - - 2 0 - - 35 10
1. 1970/71 10 0 0 0 - - 2 0 - - - - 12 0
1. 1971/72 30 2 6 2 - - 4 0 - - - - 40 4
1. 1972/73 30 7 7 2 - - - - - - - - 37 9
1. 1973/74 27 4 4 0 - - - - 4 0 - - 35 4
1. 1974/75 31 1 5 0 - - - - - - - - 36 1
1. 1975/76 30 1 0 0 - - - - - - - - 30 1
1. 1976/77 27 2 7 0 - - 12 2 - - - - 46 4
1. 1977/78 8 0 0 0 - - 1 0 - - - - 9 0
1. 1978/79 31 7 3 0 - - 2 0 - - - - 36 7
1. 1979/80 32 0 11 2 - - - - - - - - 43 2
1. 1980/81 24 3 9 0 - - - - - - - - 33 3
1. 1981/82 27 4 4 0 - - - - - - - - 31 4
Denera 414 47 87 16 - - 34 4 6 0 - - 541 68
Ibilbide osoan 417 52 87 16 - - 34 4 6 0 - - 544 73
  • Athletic taldean denboraldi gehien jokatu duten jokalarien arteko zerrendan bostgarrena zen 2024an:[4]
# Jokalaria Urteak Denboraldiak
1 Gaintza 1938-1959 20
2 Iribar 1962-1980 18
3 Orue 1950-1968 17
4 Panizo 1938-1955 17
5 Rojo I 1965-1982 17
6 Urrutia 2009-Egun 16
6 Urrutia 1987-2003 16
7 Arieta I 1951-1966 15
7 Gurpegi 2001-2016 15
7 Muniain 2009-2024 15
  • Athletic taldean partida gehien jokatu duten jokalarien arteko zerrendan hirugarrena zen 2024an:[4]
# Jokalaria Partidak
1 Iribar 614
2 Muniain 560
3 Rojo I 541
4 De Marcos 532
5 Etxeberria 514
6 Iraola 510
7 Susaeta 507
8 Gainza 496
9 Orue 483
10 Larrazabal 445
11 Canito 440
12 Guerrero 430

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Mujika Telleria, Beñat. Txetxu Rojo zendu da. Berria, 2022ko abenduak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-25).
  2. «Txetxu Rojo hil da, Athletic Clubeko jokalari historikoa» EITB 2022-12-23 (Noiz kontsultatua: 2022-12-25).
  3. «Txetxu Rojoren omenezko ekitaldiak» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-25).
  4. a b «Estatistika Historikoak | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]