Umaid Bhawan Jauregia

Umaid Bhawan Jauregia
Jauregiaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatuaRajastan
Division of RajasthanJodhpur division
Indiako barrutiJodhpur barrutia
HiriaJodhpur
Koordenatuak26°16′51″N 73°02′49″E / 26.2808°N 73.0469°E / 26.2808; 73.0469
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1943
Inaugurazioa1972
JabeaGaj Singh, Crown Prince of Marwar (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaVidyadhar Bhattacharya (en) Itzuli

Umaid Bhawan Jauregia, Indiako Rajastan estatuko Jodhpur hirian dagoen munduko egoitza handienetariko bat da. Jauregiaren alde bat Taj Hotels enpresak eramaten du. Umaid Singh gaur egungo jabearen aitona zen eta haren ohorez jarri zitzaion izen hori. Monumentua Jodhpurreko garai bateko errege familiaren egoitza nagusia da.[1]

Jauregiaren eraikuntza 1929ko azaroaren 18an hasi zen; egun horretan lehen harria jartzearen ekintza egin zen. Lanak 1943an burutu ziren. Eraikuntza garrantzi handia izan zuen zeren eta, gosete handiko garai batean, hari esker jende askok, milaka lagun, lana izan zuen.

Gaur egun jauregiaren jabea Jodhpurreko maharaha den Gaj Singh da. Eraikina hiru aldetan dago antolatuta:

  • Errege familiaren egoitza izan zen aldea.
  • Taj Palace Hotel. 1972an ireki zen eta luxuzko hotela da.[2]
  • Museoa. Bere edukien bidez Jodhpurreko errege familiaren historia XX. mendean azaltzen da. Beste galeria batean errege familiaren automobilak erakusten dira.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .
  3. .

Ikus, baita ere

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Umaid Bhawan Jauregia Aldatu lotura Wikidatan