Ume terribleak

'Les Enfants Terribles
Ume terribleak
Datuak
IdazleaJean Cocteau (1929)
Argitaratze-data1929
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaLes Enfants Terribles
Hizkuntza(Frantsesez)
Herrialdea Frantzia
Euskaraz
Izenburua'Ume terribleak'
ItzultzaileaJose Antonio Sarasola

Ume terribleak (frantsesez Les Enfants Terribles) Jean Cocteauren eleberria 1929. urtean kaleratu zuten. 1950ean zinemaratu zen. 1984an operarako bertsioa ere egin zen. Idazle gisa, Les Enfants terribles bere eleberri ospetsuena izan zen.

Amsterdamen bizi diren ume bihurri eta moral gabeko batzuen istorioa da hau. Elur-bola batean ezkutatuta Paul larri zauritua izan zen. Ondorioz, Paulek indarra berreskuratu behar du eta horretarako bere gelan ordu asko egon beharko du, ezingo du handik inoiz alde egin. Elizabeth bere arreba da eta biak, seme-alaba, ama malekoniatsu batek abandonatuta bezala biziko dira. Paulen gela haien abenturen paisaia bihurtuko da eta askeak izango dira irudimenaren mundu horietan murgiltzeko. Haurtzaroaren askatasun hori amaren heriotzarekin istripu batean handituko da zeren eta gertaera horrek libre utziko ditu. Mundutik isolatuta, handitzen ari diren arabera eromenaren bidean erortzen joango dira. Baina bizi diren isolamendua Paulek neska bat, Agatha, ezagutzen duenean puskatuko da. Elizabeth enteratzen denean bereaz maitemindua Gerard izeneko mutila manipulatuko du Agatharekin ezkonarazteko. Paul bere buruaz beste saiatuko da eta orduan Agathari bere maitasuna aitortuko dio.

Jose Antonio Sarasolaren hitzetan "Haurtzaroko unibertsoa erakusten digu poesiaren argitan. Dena ageri da lauso artean poesiazko mundu horretan: sexuaren eta maitasunaren oldarra eta heriotzaren irrika haurtzarotik irten nahi ez duten izaki horien baitan. Ume bihotzaren arinkeria sakonei buruzko istorio miresgarri honetan, Cocteauk, jokaeraren sustrai tragikoak aztertzen ditu.[1]

Ume terribleak helduak izateari uko egin dioten haur batzuen istoria da. Eleberriak errealitate eta fantasiaren plazera zein eleberri honek bi munduren arteko ezinezko oreka planteatzen digu, batetik, errealitate eta fantasiaren plazera eta, bestetik, ordena eta abentura aurrez aurre jartzen ditu. Modu batez antzinako tragediaren gakoak birsortzen ditu.

Euskarazko itzulpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak moldaketa desberdinak ezagutu ditu:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]