Valentziako Bloke Nazionalista

Valentziako Bloke Nazionalista
Bloc Nacionalista Valencià (BLOC)
Sorrera1998
Egoitza nagusiaValentzia
Ideologia politikoavalentzianista eta progresista
Nazioarteko kidetzaEuroparako Koalizioa
bloc.compromis.net

Valentziako Bloke Nazionalista (valentzieraz Bloc Nacionalista Valencià), Valentziako Erkidegoko alderdi politiko multzo nazionalista eta aurrerakoia da. 1998an sortu zen Unitat del Poble Valencià (1982an sortua), Partit Valencià Nacionalista (1990ean sortua), Nacionalistes d'Alcoi (1994an sortua) eta beste talde independiente batzuk batu zirenean. Katalan eta valentziera hizkuntzen arteko batasuna defendatzen dute.

Gaur egun, ez du ordezkaritzarik Valentziako Parlamentuan, horretarako behar den %5 boto kopurura iristen ez delako. Hala ere, 122 udalerrietan ordezkaritza du, guztira 20 alkate eta 300 zinegotzi izanik.

2004ko Espainiar Hauteskunde Orokorretan Esquerra Verdarekin aurkeztu ziren koalizioan. BNVk 113.792 boto lortu zituen (%4,67a) eta EVk 40.759 boto (%1,53a). Gainera, 2004ko Europako Legebiltzarrerako Hauteskundeetara Galeusca-Europako Herriak koalizioarekin aurkeztu ziren.

Gaur egun, alderdi honen idazkari nagusia Enric Xavier Morera da eta Josep Maria Pañella, berriz, presidentea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]