Vicente Cutanda | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1850 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Toledo, 1925 (74/75 urte) |
Familia | |
Aita | Vicente Cutanda y Jarauta |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Espainia |
Genero artistikoa | erretratua |
Vicente Cutanda Toraya (Cella, Teruel, 1850eko azaroaren 18a - Toledo, 1925eko abenduaren 11) margolari espainiarra izan zen. Aita Vicente Cutanda y Jarauta botanikari ospetsua izan zen. Euskal Herrian bizi izan zen. Bere obra asko errealismo soziala erakusten dute, esaterako Labe Garaiak lantegiaren bizimodua. Bere obraren beste joera margolaritza historikoaren inguruan sortu zuen.[1]
Seme bakarra izan zen baina, hala ere, bere haurtzaroa ez zen erraza izan. Arkitektura ikasketak hasi zituen baina laster utzi zituen, Madrilen margolaritza ikasteko. Bere lehen lanarekin, Un mercado de Ávila, Bosch etxearen erakusketan parte hartu zuen. Joaquín Sorolla eta Mariano Fortuny handiak ezagutu zituen. 1884an Toledoko Langileen Kooperatiba Elkartearen marrazki-irakaslearen lanpostua irabazi zuen. Toledo hiriak bere biografian garrantzi handia izan zuen, bai hiriaren paisaiei esker baita ere han ezagutu zituen pertsoneei esker. Lan finko izan zuenean bere betiko neskalagunarekin ezkondu zen, Luisa Salazar nafarrarekin alegia.
1887an Arte Ederren Erakusketa Nazionalean hirugarren domeina irabazi zuen Salbatzailearen oinetan margolanarekin. Toledoko giroarekin aspertuta Erromako Regio Instituto delle Belle Arteren ikasketa bekaren leihaketara aurkeztu zuen, lehen postua lortuz. Leon III.a aitasantuaren “Rerum novarum” (1891) entziklikak eragin handia izan zuen margolariarengan: une horretan langileen aldeko lanak hasi zituen. 1900. urtean Segovian klaseak eman zituen eta 1903 eta 1904an Logroñoko Arteak eta Lanbideak Eskolaren zuzendaria izan zen. Berriro ere Toledon Arte Industrialen Goi Mailako Eskolaren zuzendaria izan zen.
Euskal Herrian noiz egon zen ez dago oso garbi baina bai behin baino gehiagotan izan zela. Azken buruan emaztea nafarra zen. Bisita Horien adierazlea ere bere margolan ospetsuena da, Langile greba bat Bizkaian izenburukoa, 1892an egina. Lan hori Pradoko museoak erosi zuen.
Vicente Cutanda teknika desberdinetan espezialista izan zen: arkatzez egindako marrazkiak, grabatuak, olioak, urmargolanak edo akuarelak... Bere nagusitasuna, dena dela, olioaz erakutsi zuen.
Beste artean hauek izan ziren garrantzitsuenak: