Vigipirate

Vigipirate plana (frantsesez: Plan Vigipirate) Frantziako segurtasunerako alerta sistema da.

1978an sortu zuten eta lehen aldiz 1991n erabili zuten, Golkoko Gerragatik. Hala ere, formalki eta publikoki 1995ean jarri zen plantan, Batzorde Islamiko Armatuak Parisen atentatuak egin eta gero[1].

2014ean zorroztu egin zuten zuten plana. 2005eko Londreseko atentatuen ondoren, izan ere, Frantzia beti arrisku maila gorenean egon zen[1].

2015ean, Charlie Hebdoren aurkako atentatuarengatik maila gorena ezarri zen.

Arrisku mailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mehatxuaren neurriaren eta ahulezien araberakoa da Vigipirate plana. Hiru maila ditu: zaintza, zaintza azkartua eta atentatu alerta. Azken maila, denbora labur batean bakarrik erabiltzen da[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Vigipirate plana, alerta maila gorenean. Berria 2015eko urtarrilaren 9a.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]