Vladimir Karpets | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1980ko irailaren 20a (44 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Movistar Team | 2003-2008 |
Katusha Team | 2009-2011 |
Movistar Team | 2012-2013 |
Lokosphinx | 1998-2000 |
Itera (en) | 2001-2002 |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 79 kilogramo |
Altuera | 190 zentimetro |
Vladimir Aleksandrovitx Karpets, errusieraz Влади́мир Алекса́ндрович Карпе́ц, (San Petersburgo, Errusia, 1980ko irailaren 20a - ) txirrindulari errusiarra da. Egun Nafarroako Mutiloabeiti herrian bizi dena.
2000garren urteko Sydneyko Joku Olinpikoetan pista proban parte hartu ondoren, Karpets profesional lez 2001. urtean Itera taldearekin egin zuen debuta, non bi urtez egon zen. Bere bigarren urtea taldean 2002an, hirugarren izan zen (brontzea) Errusia erlojuz kontrako txapelketan.
Karpets (bere lagun Denis Mentxovek egin zuen lez) Nafarroan bizi da, 2003an Etxabarri eta Eusebio Unzue zuzendariek ibanesto.com (banesto taldearen segida) talderako fitxatu baitzuten. 2004an, bere bigarren denboraldia taldean (Illes Balears deitua), Frantziako Tourreko maillot zuria (gazte onena) irabazi zuen, bigarren postuan Thomas Voeckler frantsesa geratu zen. Geroxeago, abuztuan, bere selekzioarekin Atenasko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen ibilbide proban.
2005ean UCI ProTourren lehenengo denboraldia (non bere taldea hasieratik sartu egon zen), ez zuen lortu aurreko denboraldian emondako maila[erreferentzia behar], nahiz eta Italiako Giroan top 10 barruan sartua izanda.
2006an, taldea Caisse d’Epargne deitzera pasatu zen, ez zuen garaipenik lortu. 2007a hasi zuen Gaztela eta Leongo Itzuliko etapa bat irabazten, eta geroago Kataluniako Voltako jenerala irabazi zuen. Baina urteko momenturik onena Suitza Itzulian heldu zen jeneraleko garaipena lortuz itzuli ospetsu honetan.
2008an, taldean egongo zen azkenengo urtea, Ordiziako Klasika irabazi zuen, baita Errusiako erlojupeko txapelketan hirugarren (brontzea) postua lortu zuen.
Orain dela gutxi sortu zen Katuxa, UCI ProTour kategoriakoa, taldeagatik fitxatu zuen. Romandia Tourreko sailkapenean 2. geratu zen.
2000
2002
2004
2005
2007
2008
2009
2010
2011
Itzuli Handia | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | 7. | — | — | 22. | — | 14. | — | — | 153. |
Frantziako Tourra | 100. | 13. | 50. | 30. | 14. | — | 13. | Utz | 28. | 53. | — |
Espainiako Vuelta | — | — | — | 8. | 7. | — | — | 13. | 42. | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
---|---|
Utz | Utzi, ez zuen amaitu |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir Karpets |