Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Víctor Elías | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Víctor Elías Villagrasa Álvarez |
Jaiotza | Madril, 1991ko martxoaren 3a (33 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Madril |
Talde etnikoa | Mediterranean race (en) |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ana Guerra (2024ko urriaren 31 - |
Bikotekidea(k) | |
Familia | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, piano-jotzailea, musikagilea, teklatu-jotzailea eta musika-zuzendaria |
Musika instrumentua | pianoa |
|
Víctor Elías Villagrasa Álvarez (Madril, Espainia, 1991ko martxoaren 3a), Víctor Elías ezizenez ezaguna, espainiar aktore, abeslari, musikari eta musika zuzendaria da, eta ezaguna da Guilleren papera egiteagaitik Los Serrano[1] [2] telesailean.
Víctor Elías, Liberto Villagrasa Muñoz musikariaren eta Amelia Álvarez del Valle aktorearen semea da. Bere aita, 2007an hil zen, Víctor Los Serrano telesaila grabatzen ari zanean, eta bere ama 2022an hil zitzaion. Víctor, Letizia Ortiz Espainiako Erreginaren bigarren lehengusua da.[3]
Víctor Elíasek 10 urte baino gehiagoko harreman sentimentala eduki zuen bere lankide Natalia Sánchezekin , eta Chanel Terrero[4] abeslariarekin ere izan zuen. Gaur egun, bere bikotea Ana Guerra abeslaria da[5].
4 urterekin La vida breve, El cerco de Numancia edo Mariana Pineda antzezlanetan hasi zen antzezten.
Bere telebistako debuta, Telecincoko Hermanas telesailean izan zen, 1998an, zazpi urterekin.
Telebista estreinaldi horretatik hilabete gutxira, Nico interpretatu zuen Ellas son así telesailean, 18 kapitulutan zehar 1999an.
2001 eta 2002 artean, bigarren mailako rol erregularra izan zuen Telecincoko Esencia de poder telesailean.
2002an, Espainiako Telebistako La 1 kateko Géminis, venganza de amor telesaileko lau kapitulutan agertu zen.
2003. urtean, izugarrizko bultzada eman zion bere ibilbide profesionalari, Luis San Narcisok eta Tonucha Vidalek (Globomediako casting-zuzendariak) Los Serranoko kide izateko aukeratu zutenean Telecinco katean, hala nola Guillermo Serrano Moreno “Guille”, Diego Serranoren (Antonio Resines) seme ertaina, bost urtez (2008ra arte), zortzi denboraldiz eta 147 kapituluz antzeztuko zuena. Grabazio-datak 2003ko martxoaren 3tik, lehen kapitulua filmatzen hasi zenetik, 2008ko ekainaren 4ra arte, azkena grabatzen amaitu zen arte, izan ziren.
2009an ezagutzera eman zen Punta Escarlata telesailean bederatzi kapitulutan Ximo interpretatuz.
2012 eta 2013 artean, TVEko Isabel telesailean agertu zen, eta Alfontso interpretatu zuen lau kapitulutan.
2014an, Aula de castigo telesailean parte hartu zuen. Web-serie horretan, Pabloren rola jokatu zuen.
2016an, Paquita Salas telesailean 5. kapituluan parte hartu zuen pizzero bat interpretatuz.
El espinazo del diablo (2001), El florido pensil (2002), eta La llamada (2017) filmetan parte hartu eban.
Bere aita artista zen eta horrek beti izan zuen eragina etxean. Bateria jotzen hasi zen txikitan, bere aitaren taldeko bateria jotzaile batek bateria bat oparitu ziolako 6 urterekin, baina pixkanaka pianoa jotzen hasi zen Malasañako (Madril) musika modernoko Musika Sortzailearen Eskolan, erdi mailako ikasketak amaitu arte.
Los Serranoren taldekide batzuekin SJK taldea sortu zuen, Natalia Sánchez, Adrián Rodríguez eta Andrés de la Cruzekin 2005ean, eta platino disko bikoitza sarira iritsi zen lehen albumarekin.
The Folks taldeko kide izan zen 2007 eta 2008 urteetan.
Ikasketak amaitzerakoan, musikan erabat profesionalki hasi zen. La llamada (4 urtez), The Hole 2, Un chico de revista (La Latina Antzokian) eta Cuando menos te esperes (Rialto Antzokian) bezalako musikaletan lan egin zuen.
Ondoren, Calle Palma taldean sartu zen. Madrilgo La Ganga Calé taldean ere aritu zen teklatua jotzen eta Obatalá edo El Patio bandetan funtzio bera egiten aritu zen.
Denbora batez, hainbat musika-bandatan parte hartzeaz gain, aktore lana alboratu zuen, furgoneta eta manta hartu eta teklatua eta pianoa jotzeko Espainiako jaietan eta lokaletan. Hau izan zen bere bizibidea bi urtez(2012-2014).
Musikari askorekin egin du lan: Angy, Lucía Gil, Gemeliers, Calum, Münik, Belén Estrada, Cirilo, Diade edo Manolo Garcíarekin.
Zineman, konpositorea, moldatzailea, interpretea eta soinu-bandaren ekoizlea izan da, Got Music-en (musika,soinua eta ekitaldietarako soinuaren estaldurarako estudioa), Antonio del Real-eko Ni pies ni cabeza filmean Christian Galvez, Jaydy Michel, Antonio Resines, Jorge Sanz…etab.-ekin. Eta Santiago Zannourekin Maiteminduta dagoen Alacran-aren soinu-bandaren konpositore eta interpretea izan zen. Film horien soinu-bandak Got Music-en Arcos de la Fronteran (Cadiz) duen grabazio-estudioan egin dira.
Gaur egun, urteak daramatza Yamaha Synth-ekin elkarlanean, eta Yamaha artisten familiako kidea da. Teklatua eta pianoa jotzen ditu Fran Perearen azken lanean, Viaja la palabra, biran ikus dezakegu; Nora Norman eta Tabureterekin, eta Vive-Premios Dialen. Musika-zuzendaria da 2017tik. Baita Pablo López, Ana Guerra, Sofía Ellar eta Dani Fernández artisten jiren zuzendaria da, eta baita ere Taburete talde madrildarraren teklista. 2019an bira bat hasi zuen Espainia osoan zehar Angy, Lucía Gil, Nerea Rodríguez, Ruth Lorenzo eta Raoul Vázquez artistekin batera.