What We Do in the Shadows 2014ko Jemaine Clement eta Taika Waititi zeelandaberritar zinema zuzendarien beldurrezko komedia film bat da.
Viago, Deacon, Vladislav eta Peter banpiroak dira, eta elkarrekin bizi dira etxe batean, Zeelanda Berrian. Platerak nork garbitu erabakitzetik harago doaz euren eztabaidak.
Dokumental faltsuaren formatua du, eta banpiro bakoitza garai batekoa da: Nosferatutik hasi, eta banpiro modernoen garairainoko banpiroak ageri dira.[1]