Whina Cooper | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Hōhepine Te Wake |
Jaiotza | Hokianga Harbour (en) , 1895eko abenduaren 9a |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Bizilekua | Hokianga Harbour (en) |
Heriotza | Panguru, 1994ko martxoaren 26a (98 urte) |
Heriotza modua | : eritasuna |
Familia | |
Aita | Heremia Te Wake |
Hezkuntza | |
Heziketa | St Joseph's Maori Girls' College (en) (1907 - |
Hizkuntzak | maoriera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, historialaria, aktibista eta community leader (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Whina Cooper (Te Karaka, Zeelanda Berria, 1895eko abenduaren 9a – Panguru, Zeelanda Berria,1994ko martxoaren 26a) irakasle, historialari eta ekintzailea izan zen. Kuia errespetatua zen, urte askoan bere herriaren eskubideen alde lan egin zuena, bereziki, emakume maorien alde.
Dame Whina Cooper Hokiangako iparraldean jaio zen. Bere hezkuntza Whakarapa Native School-en hasi zen, eta 1907an St Joseph's Maori Girls 'College-n ikasi zuen. Batxilergoa amaitu ondoren Whakarapara itzuli zen. Bere aitak buruzagi batekin hitzartutako ezkontza bat egitea nahi zuen, baina Whina Cooper-ek uko egin zion eta bertako denda kooperatibo batean lan egiten hasi zen. Irakasle lanetan aritu zen denbora labur batez, Pawarenga Native School-en 1914an irakaskuntza utzi arte.[1]
Whina giltzain bihurtu zen aita Charles Kreymborgek eraikitako Raweneko presbiterio katolikoan. Geroago, 1916an, Whinak Lur Natiboen Auzitegiarentzat lan egiten zuen topografo bat ezagutu zuen, Richard Gilbert eta berarekin ezkondu zen 1917an. Hasiera batean gurasoen etxean bizi ziren eta bertan jaio zen bere alaba Carla Maude Te Morehu Gilbert. Gurasoak hil zirenean etxetik atera zituzten anaiordeek eta Te Karakara, familiaren lurraldera, bueltatu ziren. Han egur-langile gisa hasi zen lanean eta urte horretan jaio zen bere semea, Gerard Tuhaia Glibert.[1]
1920ko hamarkadan arrakasta handia izan zuen enpresa-arloan. Etxea, denda, abeletxea, biltegia etab. erosi eta eraiki zituzten eta Jersey esne-behiak hazi zituzten. Whinak paper garrantzitsua izan zuen elizaren eta komunitatearen jardueretan. Bere komunitate zentroa ireki zuen, Parish Hall, denda ondoan, eta klinika bat ere eraiki zuen dendaren ondoan. Geroago bere senarra, Richard Gilbert, hil egin zen eta Whina Whangarei ingurura joan zen bizitzera. Han William Cooperrekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituen.[2]
1932an, paper aktibo bat jokatu zuen, Apirana Ngatarekin, eskualdean maorien lurrak garatzeko planen sorreran. Hokianga barrutian hamaika proiektu ezarri ziren eta Whinak zenbait ikuskatu zituen.[3]
Bere bigarren senarra (Bill Cooper) 1949an hil zenean, Whina Aucklandera aldatu zen. Hemen paper berri bat aurkitu zuen maorien buruzagi pantribal bezala. Emakume Maorien Ongizate Ligako presidentea izan zen eta aktiboki parte hartu zuen eskualdeko sukurtsalen sorreran. 1950eko hamarkadaren erdialdean, Ligak 300 sukurtsal eta 4.000 kide baino gehiago zituen. Maorien bizi-baldintzak nabarmen hobetu ziren, eta Whina 1953an MBE izendatu zuten.[3]
Whina Cooper, beharbada, ezagunagoa da 1975ean Te Häpuatik (iparraldeko muturrean) Wellingtongo Parlamenturaino egindako martxa ospetsuaren buru izateagatik. Ibilaldi hau, 1000 km ingurukoa, euren lurrak gehiago galtzearen aurka zeuden talde maoriek antolatu zuten. Protesta eta erreforma aro berri bat markatu zuen. 5.000 manifestari inguru iritsi ziren Parlamentura, eta Whinak 60.000 lagunek sinatutako eskaera bat aurkeztu zion Bill Rowling lehen ministroari.[3]
Whina Cooperrek bizitza publikoan jarraitu zuen, Aucklandeko Commonwealtheko Jokoak inauguratuz 1990ean.[3]
Whina Cooper Hokiangan hil zen 1994an, 98 urte zituela. Milioi bat pertsonak baino gehiagok ikusi zuten beren tangihangaren (hileta) zuzeneko telebista transmisioa.[3]