William Ferguson Massey (Limavady, Derry konderria, 1856ko martxoaren 26a - Wellington, 1925eko maiatzaren 10a) zeelandaberritar politikaria izan zen. Zeelanda Berriko 19. lehen ministroa izan zen 1912tik hil zen arte.
Irlandatik Zeelanda Berrira emigratu zuen 1870ean eta Auckland inguruan kokatu zen, nekazarien elkarteen buru izan zelarik. Erreformaren Alderdiaren sortzaileetako bat izan zen, 1894an sartu zen Parlamentuan, kontserbadore gisa, eta oposizioaren buru izan zen 1912ra arte.
1912an boterera iritsi zen Alderdi Liberalaren gobernuaren aurkako zentsura-mozio baten ondoren. Nekazaritza-interesak babestu zituen eta sindikatuen mugimenduaren aurka agertu zen. Zeelanda Berria Lehen Mundu Gerran sartzearen alde egin zuen, Britainia Handiaren alde.
Bere alderdiaren buru izan zen lau hauteskundeetan, baina 1919an garaipen erabakigarri bakarra lortu zuen. 1925ean hil zen hamahiru urtez lehen ministro karguan egon ondoren.