Yumjaagiin Tsedenbal (mongolieraz: Юмжаагийн Цэдэнбал, Jumƶaagiin Cedenbal, ᠶᠠᠭᠤᠮᠠᠵᠢᠭᠠ ᠶᠢᠨ
ᠼᠡᠳᠡᠨᠪᠠᠯ; Davst, Uvs, 1916ko irailaren 17a - Mosku, 1991ko apirilaren 20a) mongoliar politikaria izan zen. Mongoliako Herri Errepublikako burua izan zen 1940tik 1984ra. Estatu burua, lehen ministroa eta Herri Mongoliarreko Alderdi Iraultzailearen idazkari nagusia izan zen.
1939an Finantza ministro eta Mongoliako bankuko gobernadore izendatu zuten. 1940an alderdi iraultzeko idazkari nagusi bihurtu zen. Bere boterea handitzea lortu zuen sobietarren laguntzarekin arerioak purgatu ondoren. Lehen ministroa izan zen 1952tik 1974ra, eta estatuburua 1984tik 1994ra.
Behin baino gehiagotan eskatu zuen Mongolia Sobietar Batasunean sartzea. Gatazka txinatar-sobietarrean sobietarren alde jarri zen. 1984an, presio sobietarren ondorioz, erretiratzera behartu zuten.