Álvaro Cunqueiro (Mondoñedo, Lugo, 1911ko abenduaren 22a - Vigo, Pontevedra, 1981eko otsailaren 28a) idazle eta kazetari galiziarra izan zen.[1]
Galizierazko idazle handienetarikoa da. Espainiako Kritika Saria eman zioten 1959an, Las crónicas del sochantre liburuarengatik. 1961ean Real Academia Galegan sartu zen. Nadal saria eskuratu zuen 1968an, Un hombre que se parecía a Orestes liburuarengatik.
Asociación de Escritores en Lingua Galega sortzen lagundu zuen.
1991an dedikatu zioten Dia das Letras Galegas ekitaldia.
Idazle polifazetikoa izan zen, eta bere lan literario zabalak kazetaritza, poetika, narratiba eta antzerki arloak biltzen ditu, baita itzulpen lanak ere. Abangoardiako ildoan Mar ao norde (1932) y Poemas do si e do non (1933) olerki bildumak argitaratu zituen. Cantiga nova que chama Riveira (1933) Erdi Aroko galiziar-portugesaren lirikaren eraginpean idatzi zuen.
1940ko eta 1950eko hamarkadetan, batez ere narrazioari ekin zion, hiru eleberri garrantzitsu argitaratuz: Merlín e familia e outras historias, As crónicas do sochantre eta Se o vello Simbad volvese ás illas. Halaber, Xente de aquí e de acolá eta Escola de menciñeiros bezalako istorio liburu batzuk argitaratu zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Álvaro Cunqueiro |