Élisabeth Jacquet de La Guerre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Élisabeth Jacquet |
Jaiotza | Paris, 1665eko martxoaren 17a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1729ko ekainaren 27a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Church of Saint Eustache (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marin de La Guerre (1684ko irailaren 23a - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, klabezin-jotzailea, piano-jotzailea, abeslaria eta organista |
Mugimendua | musika barrokoa |
Genero artistikoa | opera musika klasikoa |
Musika instrumentua | Klabizenbaloa |
Elisabeth Jacquet de la Guerre (Paris, 1665ko martxoaren 17a - 1729ko ekainaren 27a) frantziar musikagile eta klabezin jole handia izan zen.
Elisabeth Jacquet de la Guerre 1665ean jaio zen. Parisko Ile-Saint Louis elizako organo-jole zen Claude Jacqueten alaba zen. Hiru anaia-arreba zituen: Nicolas, Anne eta Pierre, guztiak musikariak. Elisabeth oso txikia zela hasi zen tekladun musika tresnak jotzen eta aitak Luis XIV.a Frantziakoari aurkeztea lortu zuen bost urterekin eta haren gortean jo zuen, errege hura hil arte.
1684an Marin de la Guerre organo-jolearekin ezkondu zen eta Parisera joan zen. Bertan kontzertuak ematen jarraitu zuen eta partikularrei irakasten. Parisko musikari handi guztiak joaten ziren klabea nola jotzen zuen entzutera.
1700ean senarrarengandik banatu zen eta hamar urteko seme bakarra ere galdu zuen (klabea jotzen ere oso trebea zena).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Élisabeth Jacquet de La Guerre |