Óscar Freire Gómez (Torrelavega, Kantabria, 1976ren otsailaren 15a) txirrindulari profesional ohia da; Alfredo Bindarekin, Eddy Merckxekin eta Rik Van Steenbergenekin batera, errepideko Munduko Txirrindularitza Txapelketetan garaipen gehien dituena.
Hiru aldiz Munduko Txapelduna izateaz gain (1999, 2001, 2004), klasikoa handiak irabazi ditu: Milan-San Remo (2004, 2007, 2010), Flèche Brabançonne (2005, 2006, 2007), Vatenfall Cyclassics Hamburgo (2006), Gante-Wevelgem (2008) eta Paris-Tours (2010). Itzuli handietan 11 etapa berenganatu ditu: 7 etapa Espainiako Itzulian eta 4 etapa Frantziako Tourrean eta erregulartasunaren sari bat (2008). Aste beteko Tirreno-Adriatiko lasterketa garrantzitsua ere irabazi du (2005).
Junior mailan 3 aldiz Kantabriako Txapelduna izan zen eta beste 41 garaipen lortu zituen C.C. Besaya (1992-1994) taldean. Afizionatu mailan Joxean Fernández “Matxin” basauriarraren gidaritzapean aritu zen Ripolin Bondex (1995-1996) eta Pinturas Banaka (1997) talde bizkaitarretan. 17 garaipen lortu zituen, Bidasoa Itzuliko 2 etapa barne eta 23 azpiko Kantabriako Txapelketa 2 aldiz.
1997an Eibarko Balentziaga Memoriala irabazi zuen eta Pedro Horrillo ikustera gerturatu zen Javier Mínguezen atentzioa berenganatu zuen. Horrillo (2.), Astarloa (3.), Mancebo (4.), Sastre (9.) eta Sevilla (12.) bezalako txirrindulariei gailendu zituen.
Urte berean 23 azpiko Donostiako Munduko Txapelketan 2. izan zen Kurt-Asle Arvesenen atzetik. 23 azpiko Europako Txapelketan 5. izan zen.
Vitalcio Seguros taldearekin txirrindularitza profesionalean egin zuen debuta bere lagun min bihurtuko zen Horrillo ermuarrarekin batera. Debut urtean Gaztela eta Leongo Itzuliko etapa bat irabazi zuen eta ohorezko postu asko lortu zituen. Goraipatzekoa Espainiako Itzulian lortutako 3. postua, bi taldekide aurretik zituela atzean egin zuen kontrol lanarengatik. Vitalicio Segurosek hirukoa lortu zuen. Emaitza hauek Munduko Txapelketarako hautatua izateko balio izan zion (17.).
Bigarren denboraldian lesio batengatik urte guztia zurian pasa eta erretiroan pentsatzen egon ostean, mundu guztia zur eta lur utzi zuen Munduko Txapelduna bilakatu zenean Zberg, Robin, Casagrande, Camezind, Vandenbroucke, Ulrich edo Konyshev bezalako txirrindularien aurretik. Garaipen honek orduko talde indartsuenarekin 3 urteko kontratua sinatzera eraman zuen, Mapei - Quick-Step.
2000. urtean denboraldia oso indartsua egin zuen nonahi garaipenak lortuz: Mallorkako Challengean, Valentziako Erkidegoko Itzulian, Tirreno-Adriatikoan, Aragoiko Itzulian eta Espainiako Itzulian. Ohorezko postu asko lortu zituen munduko Klasika garrantzitsuetan: Milan-San Remo (3.), Amstel Gold Race (9.), Donostiako Klasika (5.) eta Zuricheko Sari Nagusian (6.). Emaitza hauek Sidneyko Olinpiadetarako hautatua izateko balio izan zion (17.). Ondoren arazo fisikoak izaten hasi zen, baina Munduko Txapelketan podium (3.) egitea lortu zuen hala eta guztiz ere. Gero etapa pare bat poltsikoratu zituen ere.
2001. urtean denboraldiari berandu ekin zion lesioa dela eta. Alemaniako Itzulian itzuli, etapa bat irabazi eta Frantziako Tourrean debuta egin berha zuenean birus batek lehiaketatik kanpo utzi zuen. 15 konpetizio egunekin Burgosko Itzuliko etapa bat erregulartasun saria eraman ostean bigarren aldiz Munduko Txapelduna bihurtu zen bere taldekide, lagun eta arerio handienaren aurretik: Bettini. Hurrengo astean Paris-Tours Klasika handian bigarren izan zen.
2002. urtean Mallorcako Challengeko 2 sari irabazi zituen eta postu onak Tirreno-Adriatikoko sailkapen nagusian (3), Milan-San Remon (5) eta Amstel Gold Racen (5). Lehen aldiz Frantziako Tuorrera joan eta etapa bat irabazi zuen. Mundialean azken itzulian matxura batek utzi zuen garaipena lehiatzetik kanpo.
2003. urtean, Mapei taldearen desagerpenarekin batera Rabobank talde holandarrera eraman zuen. Lehen urte honetan Andaluziako Itzulian, Tirreno-Adriatikoan eta Kataluinako Voltan etapak irabazi zituen. Milan-San Remon 7. eta Flèche Brabançonnen 2. izan zen. Munduko Txapelketan, Astarloa ermuarrak ihesaldian irabazi zuena, Valverderekin (2.) batera sekulako lana egin zuen atzean besteen eraso ahaleginak ekidinez. Ondorengo asteetan Giro de la Provincia de Luccako 2 etapa eta sailkapen orokorra eraman zituen.
Denboraldia oso indartsu hasi zuen, etapak Mallorkako Challengean, Luis Puig Saria eta Tirreno-Adriatikoan (2. sailkapen orokorrean) eta frogarik handiena bezala, bere 2. Milan-San Remoa. Beste Klasiketan postu onak lortu zituen HEW Cyclassicsen (4.), Zuricheko Sari Nagusian (9.) eta Paris-Toursen (3.). Emaitza hauek Munduko Kopan 3. postura eraman zuten. Atenasko Olinpiar Jokoetara joan zen ere, non eroriko batez uztera behartu zuen. Munduko Txapelketan 3.aldiz irabazi zuen, selekzio espainiarraren erakustaldi handi baten ondoren. Honek guztiak urteko txirrindularirik onena izendatzera eraman zuten, Urrezko Mendrisioa. Urrezko Bizikletan 3. izan zen Armstrong eta Cunegoren atzetik.
2005. urtean indartsu hasi zuen, etapak irabazi zituen Mallorcako Challengean, Andaluziako Itzulian eta Tirreno-Adriatikoan. Milan-San Remon 5., Flèche Brabançonne irabazle, Amstel Gold Racen 10. eta Flèche Wallonen 5.. Hortik aurrera lesio baten eraginez ezin izan zuen lehiatzerik.
2006. denboraldian arazoak izaten jarraitu arren denboraldiari ekin zion. Tirreno-Adriatikoan etapa bat irabazi, Milan-San Remon 6. eta berriz ere Flèche Brabançonnea irabazi zuen. Ondoren Euskal Herriko Itzulian, Suitzako Itzulian eta Frantziako Tourrean etapak eta Vattenfall Cyclassics Klasika irabaziko zituen. Hemendik aurrera ez zuen laterketarik gehiago egin jasaten ari zen lesioarengatik.
2007. urtean aurreko 2 urteko arazoak gaindituta zituela itzuli zen. Mallorcako Challengean, Andaluziako Itzulain etapak eta sailkapen orokorra eraman, eta bigarren aldiz Milan-San Remo irabazi zuen. Gero Gante-Wevelgemen 3., 8. Amstel Gold Racen eta 3. aldiz jarraian Flèche Brabançonne irabazi zuen. Ondoren arazoak izaten hasi zen berriz ere lesio berri batekin. Frantziako Tourrean azaldu zen preparazio ezarekin eta azkar erretiratu behar izan zen. Hurrengo agerraldia Vattenfall Cyclassics lasterketan egin zuen 2. postua lortuz. Espainiako Itzulia izugarria egin zuen 3 etapa irabaziz eta Munduko Txapelketa prestatzeko erretiratu egin zen. Bertan taktikoki ez ziren gauzak ondo atera. Hurrengo astean Paris-Toursen 3. izan zen.
2008. denboraldian Tirreno-Adriatikoko 2 etapa irabazi zituen eta Milan-San Remon eta Flèche Brabançonnean ezin izan zuen bere aurreko urteko garaipenak berretsi, 8. eta 2. hurrenez-hurren. Denboraldia gaizki hasi zuela ematen zuenean Gante-Wevelgem, Suitzako Itzuliko etapa bat eta Frantziako Tourrean etapa eta puntuetako sailkapena eraman zuen. Hirugarren aldiz Pekingo Olinpiar Jokoetarako hautatua izan zen baina ezin izan zuen amaitu birus batengatik. Samulen Sánchezek irabazi zuen. Munduko Txapelketarako prestakuntza bezala Vueltara joan eta etapa bat irabazi zuen. Munduko Txapelketan Bettini eta Freireren azken lehia ikusi nah zen, faborito nagusiak eta Bettiniren azken lasterketa, baina italiarrak espainiarri adarra jo zien, azken hauek komunikazio ezarengatik kexatuta. Entzuten zuten bakarra musika klasikoa omen zen.
2009. urtean gauzak gaizki atera zitzaizkion. Otsailan Kaliforniako Itzulian saihetsak puskatu eta denboraldi guztirako prestakuntza izorratu zion. Ezin forma hartu aritu zen, oinarrizko entrenamendurik gabe leihatzera derrigortzen ziolako taldeak. Romandiako Tourrean 2 etapa irabazi zituen demboraldi guztian. Kritikoenak bere amaiera iritsi zela zioten. Cavendishek ordeak, momentuko sprinterrik onenak, Freire, Greipel eta Farrar izendatu zituen esanez horiek zirela bera irabazteko gai ziren bakarrak.
2010. denboraldiarekin kritiko guztiak isildu zituen. 11 klasikoa handietatik 2 berak irabazi zituen, Cancellara eta Gilbert bezala. Ohikoa zen modura, Mallorcako Challengean eta Andaluziako Itzulian etapak irabazi zituen eta urteko lehen klasikoa handia irabazi zuen, Milan-San Remo 3. aldiz. Gante-Wevelgemen hutsegite bat izan eta lehiatik at utzi zuen. Flèche Brabançonnean 9. izan zen. Euskal Herriko itzulian 2 etapa irabazi eta Ardenetako triptikoan arnas arazoekin hasi zen. Tourrera motz iritsi zen eta ezin izan zuen ezer egin. Vuelta, prestakuntza moduan hartu berriz eta Munduko Txapelketa 6. postua lortu zuen. Huts egin zuen sentsazioarekin Paris-Tours klasikoa handia irabazi zuen hurrengo astean.
2011. urtea bere bizitza profesionaleko denboraldirik txarrena izan zen. Ohikoa zen moduan, Milan-San Remo prestatzeko asmoz Mallorcako Challengean, Andaluziako Itzulian, Almeriako Klasikoan eta Tirreno-Adriatikoan parte hartu zuen. Lasterketa hauetan 3 garaipen lortu zituen: Andaluzian 2 etapa irabazi zituen eta Tirreno-Adriatikoan taldekako erlojupekoa. Milan-San Remon, lehen aldiz 10 aurrenetatik at gelditu zen, 94. postuan, La Manieko jaitsieran erori ostean garaipenaren jokutik kanpo utziz. Infekzio batek jota ondorengo klasikoetan ezin izan zituen korritu eta Euskal Herriko Itzulian berragerpena egin zuen non bigarren aldiz deskalifikatua izan zen helmugan azkarrena eta gero. Ondorengo klasikoetan ezin izan zuen ezer lortu —Flèche Brabançonne lasterketan 11., Amstel Gold Racen 6., eta Liejan 15.— Gilbert garaiezin agertu baitzen. Gero Romandiako, Kaliforniako eta Suitzako Itzulietan aritu zen baina ezin izan zuen garaipenik lortu. Azkenik, Kopenhageko Munduko Txapelketa prestatzeko Espainiako Itzulira joan zen non gripeak jota utzi behar izan zuen. Munduko Txapelketa jokatutako sprintean, akats taktiko bat medio —400m faltan aurrean aurkitu zen— 6. postua lortu zuen. Azkenik Paris-Tours lehiatu zuen garaipenaren borrokatik kanpo egonda. Behin denboraldia amaituta, emaitzak eta Rabobankek kontratua berritu ez ziola nahi ikusita, txirrindularitza uzteko asmotan ibili zen. Hala eta guztiz ere, txirrindularitza garaipenekin uztearen arrarekin jota, Katusha talde errusiarrarekin urtebeteko kontratua sinatu zuen.
Itzuli Handia | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | — | — | — | — | UT | 96. | — | — | UT | UT | 70. | 99. | 141. | — | UT |
Espainiako Vuelta | — | — | UT | UT | UT | — | UT | — | — | UT | UT | UT | UT | UT | — |
Lasterketa | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Omloop Het Nieuwsblad | — | — | — | — | — | 64. | — | — | — | — | — | — | — | — | — | |
Kuurne-Brusela-Kuurne | — | — | — | — | — | 26. | — | — | — | — | — | — | UT | — | — | |
Milan-San Remo | — | — | 3. | — | 5. | 7. | 1. | 5. | 6. | 1. | 8. | — | 1. | 94. | 7. | |
Flandrian Zehar | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 97. | |
E3 Harelbeke | — | — | — | — | — | 23. | 13. | UT | — | 12. | 56. | — | — | — | 2. | |
Gante-Wevelgem | — | — | — | — | — | 38. | UT | — | — | 3. | 1. | — | 12. | — | 4. | |
Flandriako Tourra | — | — | — | — | — | 30. | 23. | — | — | 49. | 39. | — | — | — | 12. | |
Scheldeprijs | — | — | 14. | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | |
Paris-Roubaix | UT | UT | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | |
Flèche Brabançonne | — | — | — | — | — | 2. | — | 1. | 1. | 1. | 36. | — | 9. | 11. | 2. | |
Amstel Gold Race | 45. | — | 9. | — | 5. | 14. | 14. | 10. | 17. | 8. | 16. | 64. | 14. | 6. | 4. | |
Flèche Wallonne | — | — | — | — | 19. | 51. | 32. | 5. | 74. | 12. | 33. | 58. | 86. | — | 83. | |
Lieja-Bastogne-Lieja | — | — | — | — | 22. | 35. | 14. | 95. | 14. | 78. | 11. | 14. | UT | 15. | 24. | |
Vattenfall Cyclassics | — | — | 13. | — | 25. | — | 4. | — | 1. | 2. | — | — | — | — | — | |
Donostia Klasikoa | 72. | — | 5. | — | 11. | 83. | 11. | — | — | — | — | UT | — | 70. | — | |
Bretagne Classic | — | — | 28. | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | |
Paris-Tours | 11. | 59. | 44. | 2. | 11. | 42. | 3. | — | — | 3. | 18. | 5. | 1. | 20. | — | |
Lombardiako Giroa | — | — | 13. | 21. | 26. | 49. | UT | — | — | UT | — | — | UT | — | — | |
Olinpiar Jokoak (errep.) | X | 17. | X | UT | X | UT | X | — | ||||||||
Munduko txapelketa | 17. | 1. | 3. | 1. | 156. | 9. | 1. | — | — | 14. | 39. | 15. | 6. | 9. | 10. | |
Espainiako txapelketa | 3. | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |