Aauri Bokesa | |
---|---|
![]() (2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1988ko abenduaren 14a (36 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | saskibaloiko jokalaria, atleta eta gizarte-langilea |
Pisua | 68 kilogramo |
Altuera | 183 zentimetro |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Aauri Lorena Bokesa Abia (Madril, 1988ko abenduaren 14a) espainiar kirolaria eta gizarte langilea. Espainiako atletismo eta saskibaloi[1] selekzioekin aritu da. Londresko Olinpiar Jokoetan, Rioko Olinpiar Jokoetan eta Tokioko Olinpiar Jokoetan aritu zen, espainiako errekorra gaindituz.
Gurasoak Biokon jaio ziren, Espainiako kolonia afrikarra zena, hau da, Guinea Espainiarra. Txikitatik kirola egin badu ere, hasieran sevillanak eta ballet egitera bideratu zuten. Balleteko irakasleak klasetik ateratzera "animatu" zuen altua zelako eta Fuenlabradako saskibaloi taldean eman zuen izena.[2]
Espainiako selekzioarekin 2004ko, 2005eko eta 2006ko Europako Txapelketetan lehiatu zen. Italian (2004) eta Tenerifen (2006) irabazlea izan zen. Budapesten (2005) ordea, txapeldunordea.[3][4][5][6]
Kasualitatez hasi zen atletismoan. AD Marathon, Madrilgo atletismoko klub klasikoa, atletarik gabe geratu zen 400 metroko lasterketa egiteko eta Aauriren dohainez oharturik proposamena egin zioten, honek onartu egin zuen. Takoak nola jarri eta lasterketa nola egin azaldu eta gero lasterketari ekin eta hirugarren postua lortu zuen.[1]
2021ean, Tokioko Olinpiar Jokoetako 4 × 400 m txanda mistoan parte hartu zuen. Espainiako errekorra gainditu zuen, Samuel García, Laura Bueno eta Bernat Ertarekin batera. Hala ere, eta erreklamazio batzuen ondoren, ez ziren amaierara iritsi.[7] 400 metroko banakako probaren finalerdia ere lortu zuen, eta bere marka pertsonalik onena lortu zuen. Aste batzuk geroago, marka hori hobetu egin zuen, Suitzan egindako bilera atletiko batean.[8]
Bere esanetan, oso azkarra bada ere teknika falta izan zaio bere ibilbidean, baita babes psikologikoa ere. Izan ere, markak ez hobetzeak ezinegon handia eragiten zion. Alor psikologikoa lantzen ez dela dio, baita funtzeskoa dela kirolarien osasun mentala susatze aldera.[2]
Gizarte langilea da eta Gizarte Garapenerako Masterra du. Kirola eta gizarteratzea uztartzen dituen proiektua garatu du, tutelapean dauden haur eta nerabeek kirola egin dezaten eta hainbat balio eta gaitasun garatu ditzaten, besteak beste, lidergotza. Madrilen, Fuenlabradan, Granadan eta Bartzelonan aritzen da DXT para la vidaproiektuarekin.[2][9]
Espainia ordezkatzen
|
---|
|
|