Abbé Pierre

Abbé Pierre


Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1945eko urriaren 21a - 1951ko uztailaren 4a
Barrutia: Meurthe eta Mosela
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie Joseph Henry Grouès
JaiotzaLyongo Laugarren Barrutia1912ko abuztuaren 5a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 5. barrutia2007ko urtarrilaren 22a (94 urte)
Hobiratze lekuaEsteville
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaCapuchin Friary (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, Frantziako Erresistentziako kidea, politikaria eta Catholic military chaplain (en) Itzuli
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
KidetzaEmmaus (en) Itzuli
Scouts de France (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Kaputxinoen Ordena
Alderdi politikoaPopular Republican Movement (en) Itzuli

IMDB: nm1200457 Allocine: 121459
Musicbrainz: 287ebdf9-9fc9-4b52-a96a-d3cbe2716c1e Find a Grave: 20839234 Edit the value on Wikidata

L'Abbé Pierre, jaiotzez Henri Antoine Grouès (Lyon, 1912ko abuztuaren 5a - 2007ko urtarrilaren 22a) Emmaus mugimenduaren sortzailea izan zen, etxerik gabeko pertsonak laguntzeko asmotan. Frantziako pertsonaiarik ospetsuenaren titulua lortu du urte askotan, 2003an Zinedine Zidane bera bigarren postuan utzita.[1]

Kaputxinoen ordenean sartu zen 1930ean, baina birikietako arazoak zirela eta, ordena horretako bizitza gogorra ezinezkoa egin zitzaion. 1938an apaiztu zen. Abbé Pierre goitizena Bigarren Mundu Gerran irabazi zuen, Erresistentzian aritzen zelarik. Bizitza andana salbatu zituen, tartean juduak eta politikoki jazarriak, Suitza edo Aljeriarako ihesbidean lagunduz.

1949an hasi zen abian Emmaus mugimendua. 1991n Gizatasuna, Bakea eta Herrien arteko Anaitasunaren Balzan Saria eman zioten, "bizitza osoan giza-eskubideen, demokraziaren eta bakearen alde jokatzeagatik. Buru belarri sufrimendu fisiko zein espirituala baretzen ahalegintzeagatik. Nazionalitatea, arraza edo erlijioa kontuan hartu gabe, Emmaus Erkidegoekin elkartasun unibertsala sortzeagatik."

Kritikak eta salaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hautsak ere harrotu ditu Pierre apaizak. Roger Garaudy filosofo Holokaustoren ukatzailearen laguna izan zen. Atzerakoiek homosexualen adopzioaren alde agertu zuen jarrera kritikatu zioten, baita sexu-harremanak edukitzea aitortu izana. Emaús-Abbé Pierre Fundazioak enkargatutako ikerketa batek, 2024an argitaratua, bestetik, goitik behera aldatu du bere sortzailearen irudia: zazpi emakumek zioten apaizak «1970 eta 2005 urteen artean sexu-erasoa edo sexu-jazarpena izan zitezkeen portaerak» izan zituela.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abbé Pierre Aldatu lotura Wikidatan