Akshata Murty

Akshata Murty

(2024)
enpresaburu


zuzendari exekutibo

Bizitza
JaiotzaHubballi (en) Itzuli1980ko apirila (44 urte)
Herrialdea India
Bizilekua10 Downing Street
Familia
AitaN. R. Narayana Murthy
AmaSudha Murthy
Ezkontidea(k)Rishi Sunak  (2009ko abuztuaren 30a -
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaBaldwin Girls High School (en) Itzuli 1998)
Fashion Institute of Design & Merchandising (en) Itzuli
Claremont McKenna College (en) Itzuli
(1998 - 2002) : ekonomia, frantses
Stanford Unibertsitatea
(2004 - 2006) Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterra
Hezkuntza-mailaEnpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterra
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
hindia
kannada
Jarduerak
Jarduerakmoda-diseinatzailea eta managerra
Enplegatzailea(k)Infosys (en) Itzuli
Jamie Oliver
Wendy's (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

IMDB: nm13641361 Twitter: anmurty Instagram: akshatamurty_official LinkedIn: akshata-murty-5a04232 Edit the value on Wikidata

Akshata Narayan Murty (Hubli, Karnataka, India, 1980) jatorri indiarreko oligarka aberatsa da, britainiarra bizilekuz, eta moda diseinatzailea ere bai.[1] N. R. Narayana Murthy indiar Infosys teknologia multinazionalaren fundatzailearen eta Sudha Murty ingeniariaren alaba da. % 0,93ko parte-hartzea du Infosysen, aberastasun pertsonal handia ematen diona.[2]

Rishi Sunak Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko liderrarekin ezkonduta dago.

Murty Hublin (Karnataka) jaio zen, eta aitona-amonek hazi zuten, N. R. Narayana Murthy aita eta Sudha Murty ama Infosys teknologia-enpresa aurrera ateratzen lan egiten zuten bitartean.[3][4] Bi urte zituela, gurasoek Mumbaira eraman zuten (Maharashtra estatua).[4] Bigarren hezkuntza Bangalore hirian egin zuen (berriro Karnataka), eta gero ikasketak jarraitu zituen Kalifornian, MBA duelarik Stanford Unibertsitatean. Stanforden ezagutu zuen Rishi Sunak.

2007an, Murty Tendris cleantech enpresa holandarrarekin lanean hasi zen, marketin-zuzendari gisa. Han bi urtez aritu zen lanean, bere moda-enpresa hasi aurretik.[4] Moda marka hori 2012an itxi zuen.[5] 2013an, Catamaran Ventures arrisku-kapitaleko funtsaren zuzendari bihurtu zen, bere aitaren jabetzako negozio bat.[4] Rishi Sunak senarrarekin batera, Catamaren Venturesen Londresko adarra sortu zuen.[6] Sunakek bere akzioak emazteari eman zizkion diputatu kontserbadore hautatu baino lehentxeago 2015. urtean.[7] 2015etik aurrera, bere aita Infosysen teknologia-enpresaren %0,93ren jabe da; eta horrek 2022ko apirilean, $700 milioi inguruko balioa izan zuen. Era berean akzioak ditu Jamie Oliverren jatetxe negozioan, Wendy's katean (India), Koro Kids eta Digme Fitness enpresetan.[2][8]

2009ko abuztuan, Murty Rishi Sunakekin ezkondu zen.[4][9] Bi alaba dituzte, Anoushka eta Krishna.[2][10] Bikoteak pisu bat du Old Brompton Roaden eta mantsio bat Kirby Sigstonen (Yorkshire).[8]

Zerga ordainketaren gorabeherak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murty nazionalitate indiarrekoa da eta helbideratu gabeko Erresuma Batuko egoiliarra. Legeen arabera, Britainia Handitik kanpo diru-sarreren gaineko zergarik ez ordaintzeko eskubidea du, 30.000 liberako urteko ordainketa batekin eginbehar hori betez gero.[3][8][2] Baina bere aberastasun pertsonala eztabaida mediatiko britainiarraren gai bihurtu zen 2022an, Elizabeth II.a baino aberatsagoa izanik, hain gutxi ordaintzen zuelako; izan ere, Erresuma Batuan Infosysen dibidenduen gaineko zergarik ez ordaintzean 11,5 milioi libera aurreztu zituen 2021/2022 zerga-urtean.[8][2] Hala ere, datuak zabaldu ondoren borondatez Erresuma Batuan atzerriko sarrengatiko zergak ordaindiko zituela esan zuen Murtyk, ez bere senarrari kalte egiteko (orduan finantza ministroa baitzen)[11].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Akshata Murty» artikulutik itzulia izan da, 2022-10-24 data duen 1117960725 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-10-24 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. «Akshata Narayan Murty» Companies House.
  2. a b c d e (Ingelesez) «Chancellor Rishi Sunak defends wife Akshata Murty in row over non-dom status» BBC News 8 April 2022. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":4" defined multiple times with different content
  3. a b (Ingelesez) «Rishi Sunak faces questions over wife Akshata Murty's non-dom tax status» BBC News 7 April 2022. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":0" defined multiple times with different content
  4. a b c d e (Ingelesez) Bedi, Rahul; Bird, Steve. (15 February 2020). «Why Rishi Sunak's wife may hold the clue to his budget» The Telegraph ISSN 0307-1235.. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":1" defined multiple times with different content
  5. Neate, Rupert. (7 April 2022). «Akshata Murty: Rishi Sunak's wife and richer than the Queen» The Guardian.
  6. Hurley, James. (2 October 2021). «Rishi Sunak's wife Akshata Murty lends £4.3m to start-up Catamaran Ventures» The Times ISSN 0140-0460..
  7. (Ingelesez) «Who is Rishi Sunak's wife Akshata Murty – and why are her family so wealthy?» Sky News.
  8. a b c d (Ingelesez) Neate, Rupert. (7 April 2022). «The wealth of Akshata Murty, Indian heiress and wife of Rishi Sunak» The Guardian. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":3" defined multiple times with different content
  9. Neate, Rupert. (3 April 2022). «Sunaks' £5m Santa Monica flat offers sun, sea ... and a pet spa» The Observer.
  10. «The 'IT' Crowd At Rohan Murty's Wedding; Infy Squad Turns Up In Suits, Kurtas – A Lot Like Love» The Economic Times 4 December 2019.
  11. (Ingelesez) Harris, Katie. (2022-04-09). «Rishi Sunak's wife announces she will pay UK taxes on overseas income» Express.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).