Alfonso Reyes | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Monterrey, 1889ko maiatzaren 17a | ||
Herrialdea | Mexiko | ||
Heriotza | Mexiko Hiria, 1959ko abenduaren 27a (70 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Bernardo Reyes | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, diplomazialaria, legelaria, filosofoa, itzultzailea, legelari-poeta, abokatua, idazlea, humanista eta saiakeragilea | ||
Enplegatzailea(k) | El Colegio de México | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Colegio Nacional (en) Academia Mexicana de la Lengua Ateneo de la Juventud (en) |
Alfonso Reyes Ochoa (Monterrey, Nuevo Leon, 1889ko maiatzaren 17a - Mexiko hiria, 1959ko abenduaren 27a) mexikar diplomatikoa, idazlea eta literatura-kritikaria izan zen. Espainiako Gerra Zibilean lan eskerga egin zuen Errepublikaren alde.
Alfonso Reyes Bernardo Reyes generalaren eta Aurelia Ochoaren bederatzigarren semea izan zen; guztiak hamabiak izan ziren. Aita Porfirio Diazen gobernuan goi karguak izan zituen. Lehehenengo ikasketak Monterreyn egin zituen eta ikasketa unibertsitsarioak Mexiko Hirian; han Zuzenbide ikasi zuen, 1913an graduatuz.
Mexikoko Unibertsitateko zuzenbideko ikasle zela, Pedro Henríquez Ureña, Antonio Caso eta José Vasconcelos Calderón lagunekin batera Gazteen Ateneoa bultzatu zuen (1910). Talde horretan klasikoen irakurketa bultzatu zuten eta Positibismoaren ideiak. Talde horrek eragin handia izan zuen garaiko Mexikon.
Kritikari eta prosista fin agertu zen Cuestiones estéticas (1911, Estetikari buruz) obran. Urte horiek Mexikoko Iraultzarena izan ziren eta, Porifirio Diazekin zuten harreman onaren ondorioz, Reyes familiarentzat ez ziren errazak izan. 1912an Escuela Nacional de Altos Estudios zelakoaren idazkaria izendatu zuten; eskola hori gaur egungo UNAMen Filosofia eta Letretako Fakultatearen aurrekaria zen. Han Hizkuntza eta Literatura espainiarrak irakatsi zituen.
1913an Alfonso Reyes aitak Francisco I. Maderoren aurkako estatu kolpean hartu zuen parte eta ekintza horretan Mexiko Hiriaren Zokalo hil zuten. gertaera horien ondorioz, urte berean idazlea Parisa joan zen Mexikoko Enbaxadan lan egiteko. 1914an Espainian erbeesteratu zen. Penintsulan hamar urte egin zituen; urte horietan bere obraren lan sendoenak idatzi zituen. Madrilgo Historia Ikaskuntzako Zentroan[1] hasi zen lanean, Ramón Menéndez Pidalen zuzendaritzapean. Halaber, Mexikoko ordezkaritzako idazkaria izan zen, 1920. urtetik aurrera. 1917an Cartones de Madrid, Visión de Anáhuac eta El suicida argitaratu zituen; 1921an El cazador.
1924an Parisa itzuli zen. Geroago, Mexikoko enbaxadore izan zen Argentinan (1927 eta 1936) eta Brasilen (1930). Urte horietan Stéphane Mallarméren poemak gaztelaniaz itzuli zituen.
1939. urtean Mexikora itzuli zenean, hango literaturako aitagoi bihurtu zen. Urte horretan Mexikoko Espainiaren Etxearen[2] lehendakaria izan zen. Instituzio hori Frankismoaren erbesteratuek sortu zuten eta hortik Mexikoko Ikastetxe[3] ospetsua sortu zen eta erbesteratuekin harreman zuzena izan zuen, tartean Eugenio Imatz pentsalari donostiarrarekin. Urte horietan Espainiako Errepublikaren aldeko jarrera sutsua azaldu zuen. 1951an bihotzeko bat izan zuen. 1957an Mexikoko Letretako Akademiako lehendakari izendatu zuten. Munduko unibertsitate desberdinetan Honoris Causa Doktorea izendatu zuten. 1959ko abenduaren 27an Mexiko Hirian hil zen.
Oso idazle oparoa izan zen. Fondo de Cultura Económica argitaletxeak bere Obra Guztien 27 liburuki argitaratu ditu. Jorge Luis Borgesen hitzetan Reyes "garai guztietako gaztelaniazko prosalari onena" izan zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfonso Reyes |