Altzürükü

Altzürükü
 Zuberoa, Euskal Herria
Altzürükün dagoen Urrutia gaztelua.
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Aussurucq
AuzapezaJean Karrikaburu
(2008-2014)
Posta kodea64130
INSEE kodea64081
Herritarraaltzürükütar
Ezizenaeskalanpu handiak
Geografia
Azalera47.12
Garaiera191 – 1 284
Demografia
Biztanleria242 (2018:  −2)
Dentsitatea5,35 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 10,55
Ugalkortasuna[1]‰ 55,78
Ekonomia
Jarduera[1]% 75,97 (2011)
Desberdintasuna[1]% -7,99 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 58,27 (2010)
Erabilera% 25,94 (2011)


Altzürükü Zuberoako mendebaldeko udalerri bat da, Arbaila eskualdekoa. 242 biztanle zituen 2018. urtean.

Izenaren ahoskera [alts̻yʁ̞yky] da. Lagunarteko hizkeran, maiz galdu egiten da r hori, eta ü bat kendu, eta Altzuku ([alts̻uku]) esaten diote herriari. Euskalkietan, bokal arteko r galtze hori maiz gertatzen da lagunarteko hizkeran (delarikdelaik, zerazea, eta abar).

Litekeena da Altzürükü euskal izena haltz hitzetik ekarria izatea.[erreferentzia behar]

Frantsesezko Aussurucq bere izenak[2] itxura hauek izan ditu: Aussuruc (1455, , Duchesne Bilduma CXIV Liburukia[3]), Ausseruc (1412, Nabarrengoseko notarioek[4]), eta Baionako paperetan[5] : Ausuruc (1454), Sent-Martin d'Auçuruc (1471) eta Auserucus (1471).

Okzitanieraz Aussuruc du izena.

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzürüküko altxor nagusietariko bat hango ondare geologikoa da, inguru hartako eremu karstikoa hain zuzen ere. Udalerrian, leize eta kobazulo asko daude oraindik esploratu gabe. Horietatik ezagunenetariko bat Nébélé izenekoa da, 1972tik aurrera esploratua.

Altzürükü, Arbailen eta Iratiko oihanaren artean dago, Arbailen oinean. Halaber, udalerriak Harsüdürra mendikatea eta Aphanizeko ordokia ditu muga naturaltzat.[6]

Udalerria hainbat ibai eta errekak zeharkatzen dute:

Ahüzki iturria ere udalerriko lurretan dago, izen bereko portuaren gainean (Bohokortia mendiaren magalean), Arbailen bihotzean. Bertara D-147 errepidea jarraituz hel daiteke. Propietate sendagarriak dituen ura isurtzen da bertatik eta famatua egin zen, fama horren ondorioz etorritako bisitari uholdea zela-eta, hotel bat eraiki zen iturritik hurbil. Iturrian bertan, Zuberoako ikur den lehoiaren alboan, ondoko hau irakur daiteke harrian grabaturik:

« Bortian Ahüzki, hur hunak osoki Neskatila eijerrak han dira ageri Hirur badirade, oi! bena xarmantik, Basa-Nabarr'orotan ez düte parerik »


Etxeak eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen herriko auzoak[6]:

Udalerrri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko lurretan dagoen Xaxixiloaga kobazuloko sabaian Goi-Paleolitoko pinturak aurkitu dira (monumentu izendaturik daude gaur egun). Harregi karbe ttipian egoiliarrak izan ziren neandertalak Erdi Paleolitoa eta Homo sapiens goikoan [7]. Neolitokoak, Brontze Arokoak eta Burdin Arokoak dira udalerriko mendi eta lepoetan barreiatuta dauden megalitoak: tumuluak, harrespilak eta zutarriak[8][9]. Burdin Aroan Gaztelü mendixkan herri bata izan zitekeena jaso zen, bertako esparru gotortuaren aztarnek aditzera ematen dutenez[10].

Dena den XII. mendera arte itxaron behar da lehen aipamen idatziak agertzeko, oraindik ez zenean udalerria, Urdiñarbeko auzoa baizik. Altzürükü Arbailetako mezulari-zerbitzuan edo messagerie zegoen[2], Basabürüa eta Pettarra arteko Zuberoako eskualdea (Zalgize-Doneztebe, Altzürükü eta Barkoxek osatuta)

Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta (abelazkuntza, belardiak)[6].

XIX. mendean 700 biztanle izatera iritsi zen Altzürükü, baina ordutik populazio galera etengabea izan zuen XXI. mendera arte. 2010eko hamarkadan 250 biztanle inguru baizik ez zituen.

Altzürüküko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE
Agintaldia Alkatea Alderdia
1983-1989 Jean Etxebarne
1989-2008 Battitta Keheille
2008-2014 Jean Karrikaburu
2014-2020 Jean Karrikaburu

Udalerriak haur-eskola bat du, Garaibie izenekoa.

Altzürüküko Kattalina Etchart[11] (Ahotsak[12] proiekturako)
Niko Etxart altzürükütar abeslaria, Koldo Zuazorekin hizketan, Altzürüküko zuberotar euskararen erakusgarri.

Herriko jaiak urriko azken asteburuan ospatzen dira, hurrengo asteburuan errepikapena egiten delarik.

Altzürükün[13] Basabürüako hizkeran[14] egiten da, zubereraren aldaera.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Altzürüküko eliza.
  • Urrutia gaztelua: Gaur egungo udaletxea dena, herriaren erdian dago eraikia. Bi dorre zirkular dira XVI. mendeko jatorrizko eraikinetik gaur egun jarraitzen duten aztarna bakarrak[15].
  • Eliza: Muino batean dago kokatuta eta hilerriak inguratzen du. Bere hiru puntako kanpandorreak eredu hirukoiztarra jarraitzen du, Zuberoako beste hainbat elizaren antzera[16].

Altzürükütar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. a b Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
  3. Duchesne Bilduma, 99 - 114. Liburukiak, Oihenarten paperak, - Bibliothèque nationale de France
  4. Nabarrengoseko notarioek - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. Baionako paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques et de la Mairie de Bayonne
  6. a b c (Gaztelaniaz) Idoia ESTORNÉS ZUBIZARRETA: «Altzürükü», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  7. Dominique, Ebrard. 50 ans d'archéologie en Soule. (Noiz kontsultatua: 2024-04-25).
  8. «Aussurucq · Collection patrimoniale numérisée du fonds Jacques Blot · Kumbuka - Collections numériques de l'UPPA» omeka-s.univ-pau.fr (Noiz kontsultatua: 2024-04-25).
  9. «Jacques Blot - Inventaire de monuments protohistoriques en pays basque» inventaire-blot.netlify.app (Noiz kontsultatua: 2024-04-25).
  10. (Frantsesez) allardphilippe. (2013-12-27). «AUSSURUCQ-GAZTELÜ» enceintedesoule (Noiz kontsultatua: 2024-04-25).
  11. «Etchart, Kattalina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  12. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  13. «Altzürükü - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  14. «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  15. Mérimée datu-basea
  16. Philippe Veyrin, "Les Basques", 241. orr. - Arthaud, 1975 ISBN 2-7003-0038-6

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa