Ambroise Thomas (Metz, Frantzia, 1811eko abuztuak 5a - Paris, Frantzia, 1896ko otsailaren 12a) frantses musikagilea izan zen.
Parisko kontserbatorioan egin zituen ikasketak. 1832. urtean Erromako saria irabazi zuen. Ballet batzuk idatzi zituen Parisko operarako, baina 1840. urtetik aurrera opera komikoa landu zuen batez ere. Arrakasta handia lortu zuen Mignon (1866) eta Hamlet (1868) operekin.
1852. urtetik aurrera, Parisko kontserbatorioko konposizio-irakasle izan zen, eta 1871. urtetik aurrera, zuzendari.
Idatzi zituen beste lan aipagarri batzuk: Raymond (1851), Le carnaval de Venise (1857), Françoise de Rimini (1882) operak; korurako lanak, ganbera-musika eta abestiak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ambroise Thomas |