Anasuya Sengupta | |
---|---|
![]() (2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bangalore, 1974 (50/51 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ama | Poile Sengupta |
Hezkuntza | |
Heziketa | Delhiko Unibertsitatea Lady Shri Ram College for Women (en) ![]() Oxfordeko Unibertsitatea (1996 - 1998) |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, aktibista eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Whose Knowledge? (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
sanmathi.org… | |
![]() ![]() ![]() |
Anasuya Sengupta (1974, -) poeta, egile, ekintzaile feminista indiarra da eta Interneten baztertutakoen ahotsak bistaratzen aditua da. Espezialista da generoaren eta babes sozialaren eta hezkuntzaren alorretako ebaluazio kualitatiboetan. Ekialdeko Afrikan (Etiopia, Ruanda, Uganda eta Hego Sudan) eta Asian (India eta Bangladesh) lan egin du.[1][2][3][4][5]
Sengupta 1974an jaio zen. Bere aita, Abhijit Sengupta, Indiako administrazioko goi funtzionarioa eta bere ama, Poile Sengupta (Ambica Gopalakrishnan jaiotzez), aktorea, haur literaturaren egilea eta antzerkigilea dira. Haurtzaroa Indiako hegoaldeko Karnataka eskualdean pasa zuen. Justizia sozialaren aldeko apustua egiten duen familia batean hazi zen. Ingelesa, hindia, kannadera, bengalera, tamila eta malayalameraz hitz egiten du.[2]
Sengupta ekonomian lizentziatu zen 1995ean Emakumeentzako Lady Shri Ram College-n, New Delhin (India) Delhi Unibertsitateko ikastetxean ohoreekin.[6] Ikasle ohi garrantzitsuenetako bat bezala, berak idatzitako "Isiltasuna" olerkiaren zati bat errezitatzera gonbidatu zuten 2014ko Genderknowledge Academic Congress kongresuan.[7] 1998an, filosofiako masterra lortu zuen garapen ikasketetan Oxfordeko Unibertsitatean. Geroago politikan doktoregoa lortu zuen Oxforden, Karnatakako poliziaren barruko egitura eta praktika formalak zein informalak ikertuz. Gainera, Berkeleyko (Kalifornia) Unibertsitatean bisitari izan zen 2007-2009 bitartean.[2]
Sengupta komunitate eta erakundeen defendatzaile, estratega eta bideratzaile gisa aritu da Indian, Hegoalde Globalean eta nazioartean 20 urtez baino gehiagoz. Mundu birtual eta errealean "ertzetatik" ahotsak anplifikatzeko konpromisoa hartu du, boterea, pribilegioa eta sarbidea aztertzen dituen bitartean.[8]
2001etik 2007ra UNICEFen (India) emakumeen eta haurren aurkako indarkeria-arazoei erantzuteko polizia-sistema bat diseinatzeaz eta ezartzeaz arduratu zen.[9] Aldi berean, genero-berdintasunerako nazioarteko ezagutza-sare batean parte hartu zuen, eta aholkularitza eman zion Emakume Gazteen eta lidergo/Jarduera Feminista Gazteen Programari, Garapenerako Emakumeen Eskubideetarako Elkarteari (AWID).[2]
Bere aburuz, informazioa eta ezagutza botere- eta pribilegio-dinamiken bidez sortzen dira. Historia irabazleek idazten dute eta gauza bera gertatzen da Internetekin. Online eskuragarri dagoena sortu dute sarbidea dutenek, idazteko eta grabatzeko aukera dutenek. Gainera, mahai gainean jartzen du ingelesak beste hizkuntza batzuekiko duen pribilegioa, eta horrek ustez "errealitate objektiboa" definitzeko orduan duen eragina.
Ingelesez ez hitz egiteak ez du esan nahi inozoak garenik, munduko beste 7.000 hizkuntzetako bat dela esan nahi du.[10]
Horrela, mundu digitaleko herritar guztien ustezko askatasuna errealitatera eramatean, oraindik munduko jende asko baztertuta dago. Hori dela eta, Senguptak mundua ulertzeko modua zabaldu nahi ditu. Ezagutza mota asko daude eta sarean islatzeko aukerak sortu nahi ditu, ez soilik orain arte interneten ordezkatuta ez daudenak irudikatu eta baztertutako komunitateen ezagutza ikusia eta entzuna izatea bermatzeko, baizik eta guztiontzako pentsamendu-aniztasun aberatserako bide delako, ezagutza zabaltzeko eta hobeto informatutako erabakiak hartzeko, aniztasun, irekitasun eta askatasun ugariko mundu partekatu bat eraikitzeko modurik kritikoenetako bat sustatzeko. Beste modu batez esanda, internet berrirudikatzea mundua berrirudikatzeko duen modua da.[11][12]
Galderak ez luke izan behar Interneterako sarbidea giza eskubidea ote den. Aldiz, geure buruari galdetu beharko genioke: nola izango litzateke Interneterako giza eskubidea, sarbidetik harago?[13]
Wikilari aditua, Anasuya ikuspegi inklusibotik elkarlaneko ezagutzaren sorkuntzan eta komunitatearen parte-hartzean aritua da. [14][15]
Sengupta Kaliforniako San Frantziskoko Wikimedia Fundazioko Beken Zuzendari Nagusia izan zen.[16][17] Whose Knowledge proiektuaren sortzailea da, zeinen helburua den online ezagutza eta informazioa hobetzeko lan egitea munduko toki baztertuetan, Asian, Afrikan eta Latinoamerikan, besteak beste. Erakundeko zuzendarikide gisa lan egiten du Siko Bouterse eta Adele Vranarekin batera. 2018ko urritik aurrera, Internet dekolonizatzeko egiten ari den lana Shuttleworth Fundazioaren beka batek laguntzen du.[10]
"Deskolonizatzea [Internet] da benetako ahalduntzearen muina. Zentzu askotan, gaur egun aurre egin behar diogun indarkeria- eta bidegabekeria-krisiak badirudi ezjakintasun-krisi ezkutu batean errotuta daudela." [18]
Senguptak liburutegien garrantzia eta interneten munduko hizkuntzen bistaratzearen beharra azpimarratzen ditu. Era berean, lan egiten du testuliburuetako zenbait zehaztugabetasun historikoak zuzentzearen alde, zenbait erlijio, etnia edo taldeei, zehazki musulmanei buruzko kontakizun faltsuak desegiteko.
Hedabideekin kolaboratzen du internet deskolonizatzeko ekarpenen inguruan mintzatuz, besteak beste, BBC News, The Guardian eta Mail & Guardian.[19][20][21]
2018ko abenduaren 11n, Sengupta eta Claudia Pozok argitaratu zuten, "Gure istorioak, gure ezagutzak" (Our Stories, Our Knowledges). Lanak ahots marjinatuak isilarazten dituzten botere egiturak salatzeaz gain, komunitate horiek egitura kolonialista zuriek jarritako oztopo epistemikoak gainditzeko praktikak proposatzen ditu, ahalegin horietan Whose Knowledge proiektuko jarduera erakutsiz eta aholkuak emanez interneten dekolonizazioan parte hartu nahi duten aliatuei. Lau ataletan antolatua dago: 1. atala: Gure istorioak eta ezagutzak deskolonizatzen, 2. atala: Komunitateko ezagutzak eraikitzeko praktika eraldatzaileak, 3. atala: Wikipedian gure ezagutzak gehitzen eta 4. atala: nola egin aliantzak eta izan gonbidatu ona.[22][23]
Hillary Clinton Estatu Batuetako Estatu idazkari ohiak 1995eko martxoan Senguptaren olerkietako baten berri izan zuen, Clinton lehen dama zenean eta India bisitatzen ari zela. Clintonek Delhin egindako hitzaldietan eta Nazio Batuen Erakundeko emakumeen konferentzia batean Pekinen (Txina) erabili zuen. Poemak Clinton inspiratu zuen bere autobiografiako kapitulu batean ere bai: " Isiltasuna ez da hemen hitz egiten". [28][29][6][30]
Emakume gehiegik herrialde gehiegitan Isiltasunaren hizkuntza bera hitz egiten dute.[31][32]