Ange-Félix Patassé | |||||
---|---|---|---|---|---|
1993ko urriaren 22a - 2003ko martxoaren 15a ← André Kolingba - François Bozizé →
1976 - 1978 ← Elisabeth Domitien - Henri Maïdou → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Paoua (en) , 1937ko urtarrilaren 25a | ||||
Herrialdea | Afrika Erdiko Errepublika | ||||
Talde etnikoa | Sara | ||||
Heriotza | Duala, 2011ko apirilaren 5a (74 urte) | ||||
Heriotza modua | : diabetes mellitusa | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Alderdi politikoa | Movement for the Liberation of the Central African People (en) | ||||
Ange Félix Patassé (1937ko urtarrilaren 25a - 2011ko apirilaren 5a) bi aldiz jarraian izan zen Afrika Erdiko Errepublikako (AEE) presidentea, lehen aldiz, 1993ko urriaren 22tik 1999ko martxoaren 15era, eta bigarren agintaldia, 2003ko martxoaren 15ean François Bozize-ren estatu-kolpeak eten zuen.
Patassék AEE-ren lehen presidente 1993ko hauteskunde askeetan hautatua izan zen eta 1999. urteko hauteskunde askeko bigarren aldian berriro hautatua izan zen. Hala ere, lehen agintaldian (1993-1999), 1996-1997ko hiru matxinada militarrek ipartarrak (Patassé bezala) eta hegotarrak (Kolingba bere aurrekoa bezala) deiturikoen arteko tentsio handiagoak ekarri zituzten. Atzerriko bitartekariak eta bake misioko tropak herrialdera iritsi ziren Patassé-ren eta matxinatuen arteko bake akordioak negoziatzeko eta legeak eta ordena mantentzeko.