Barkoxe | |
---|---|
![]() | |
Barkoxe herriko maskarada; atzealdean, Herriko Etxea ageri da | |
Armarria | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | ![]() |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Fitxategi:Ez Barcus |
Auzapeza | Jean-Marc Baranthol (2008-2014) |
Posta kodea | 64130 |
INSEE kodea | 64093 |
Herritarra | barkoxtar |
Ezizena | xorro gorriak eta jinko faltsiak |
Geografia | |
Azalera | 46.93 |
Garaiera | 176 m – 793 |
Demografia | |
Biztanleria | 636 (2018: ![]() |
Dentsitatea | 14,34 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 13,68 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 31,78 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 77,15 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 4,29 (2011) |
Langabezia[1] | % 3,84 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 77,39 (2010) |
Erabilera | % 51,79 (2011) |
Barkoxe ([baʁ̞koʃe] Zubereraz; Barkos [baɾkos̺] Nafarreraz) Zuberoako udalerri nagusietakoa da, Basabürüan kokatua.
Herriaren izena, Frantsesez eta okzitanieraz, Barcus da,[2] eta forma hauek izan ditu historian: Barcuys (1384, Nabarrengoseko notarioek[3]), Barcuix (1462, Oloroeko notarioek[4]), Sent-Saubador de Barcuix (1470 inguruan, Ohixen kontratuak[5]), Barcoys (1520, Zuberoako ohitura[6]), Barcux (1580, Lüküzeko paperak[7]) eta Barcinx (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins izeneko eskutitza). Uhart auzoaren toponimoa 1520ean Zuberoako ohituran[6] agertzen den baserriaren izena da.[2]
Haranbeltzeko basoaren zati bat udalerriko lurretan dago.
Barkoxe zeharkatzen dute Joos ibaiak eta haren ibaiadarrek. Hona hemen ibaiadarrak:
Badira Auzeten ibaiadar batzuk ere, udalerria zeharkatzen dutenak:
Bestetik, Bitole errekak ere udalerria zeharkatzen du.
Bere mugape zabalean (46,93 km²) protohistoria motako hainbat barruti gotortu erroldatu dira, batzuk ondoko udalerrira ere hedaturik: Madalena edo Argañe mendia (Atharratze-Sorholüze eta Iruri), Haitzhandialtea, Lexegieta (Iruri), Ollohoki eta Zerra mendia.[8]
Barkoxeko altxorra edo "altxortxoa", XIX. mendean, Larraja auzoko Espelia baserrian aurkitutako txanponen multzoa da. Ebro arroko erromatartze hasierako txanponen multzo garrantzitsuenetakoa da. Altxorrak 1.700 eta 1.800 pieza bitarte zituen.
XIX. mendean, Larraja auzoko Espelia baserrian, burdin aro amaiera edo erromatartze hasierako 1724 txanpon aurkitu zituzten, Barkoxeko altxorra, hain zuen. Ebro arroko txanponen multzo handiena da, eta gertuko protohistoriako gazteluzaharrekin.
Barkoxen Zuberoako bizkonderriaren menekoa zen abadetxe laikoa zegoen. Han, errege-epaitegia edo bailego zegoen,[2] eta haren epaiak Lextarreko gortera apelatu zitezkeen. 1790. urtean Maule-Lextarreko barrutiaren menekoa zen kantonamendu bateko buru izan zen Barkoxe. Kantonamendu horretan, Barkoxez gain Arrokiaga eta Ospitalepea herriak zeuden. 1879. urtean, Ezpele etxaldeko lurretan altxor bat aurkitu zen, 1.700 edo 1.800 zeltiberiar txanponez osatua, K.a. 400-100. urteen ingurukoa.
Barkoxen bazen Arbailetako mezulari-zerbitzua edo messagerie,[2] Basabürüa eta Pettarra arteko Zuberoako eskualdea (Zalgize-Doneztebe, Altzürükü eta Barkoxe berak osatuta).
Barkoxeko ekonomia laborantzan dago oinarrituta (polilaborantza eta artzaintza).
Barkoxek biztanleen galera etengabea eta garrantzitsua izan zuen XIX. mendearen erdialdetik aurrera. 1841ean 2.372 biztanlera izatera iritsi zen, baina ordutik populazioa galduz joan zen eta 1960ko hamarkadan 1.000 biztanleen mailatik behera geratu zen. XXI. mendearen hasieran 700 biztanle inguru zituen.
Barkoxeko biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
Agintaldia | Auzapezak | Alderdia |
---|---|---|
1935-1954 | Ambroise Bethular | |
1954-1989 | Jean Baptiste Jauregiberri | |
1989-1995 | François Uturri | |
1995-2001 | Jean Barneix | |
2001-2014 | Jean-Marc Baranthol |
Udalerriak haur-eskola bat du Barkoxe auzoan.
2009an Barkoxek maskarada[9] antolatu zuen. Eta baita 2021eko udan ere.
Barkoxen[13] Basabürüako euskara[14] mintzatzen da, zuberotarra.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |