Bernard Buffet | |
---|---|
![]() (1989) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 9. barrutia eta Paris, 1928ko uztailaren 10a |
Herrialdea | ![]() |
Talde etnikoa | Frantziarra |
Heriotza | Tourtour, 1999ko urriaren 4a (71 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: asfixia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Annabel Buffet (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala Lycée Carnot |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Eugène Narbonne (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, grabatzailea, ilustratzailea eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Massy Paris Manosque Nances Aix-en-Provence Tourtour Saint-Tropez Domont Villiers-le-Mahieu Grezia Florentzia Milan Napoli Erroma Venezia Amsterdam Haarlem Leiden Veere Woudsend (en) ![]() Zaandam (en) ![]() Zaandijk (en) ![]() Zoetermeer Pekin San Petersburgo eta New York |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Comité national de l'estampe (en) ![]() Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Mugimendua | espresionismoa |
Izengoitia(k) | Buffet, Bernard Léon Edmond |
Genero artistikoa | margolaritza erlijiosoa paisaia margolaritza izadi hila erretratua |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Bernard Buffet (Paris, 1928ko uztailaren 10a-Tourtour, 1999ko urriaren 4a) frantziar margolari espresionista garaikidea da. Akuarelista, pintore dekoratzailea eta ilustratzailea ere izan zen.[1] Parisen kale batek bere izena du. Ohorezko Legioko ofiziala izan zen.[2]
Parisen, Frantzian, jaio zen Buffet. Artea École Nationale Supérieure des Beaux-Arts-en (Arte Ederretako Eskola Nazionala) ikasi zuen, eta Eugène Narbonne margolariaren estudioan lan egin zuen. Bere lagunen artean Maurice Boitel eta Louis Vuillermoz zeuden.
Emmanuel Davidek esklusiban kontratatu zuen, gero Maurice Garnierrek, eta hauek aldizkako erakusketak bermatzen zizkioten. Buffetek pieza erlijiosoak, paisaiak, erretratuak eta natura hil batzuk sortu zituen.
Buffet Annabel Schwob idazle eta abeslariarekin ezkondu zen. Buffeten ikasle bat, Jean Claude Gaugy, Espresionismo linealaren sortzailea izan zen.
Bere buruaz beste egin zuen Tourtourren, Frantziako hegoaldean, 1999ko urriaren 4an. Buffet sufritzen ari zen Parkinson gaixotasunarekin eta ezin zuen lanik egin. Poliziak esan zuen Buffet hil egin zela bere burua plastikozko poltsa batean sartu eta lotu ondoren.[3][4]
Bernard Buffetek brontzezko lau eskultura handi egin zituen. Horietako bik kakalardo bat irudikatzen dute, beste biek tximeleta bat. Bi eskultura daude ikusgai Surugadairako (Japonia) Bernard Buffet Museoaren parkean; beste biak, hasiera batean Tourtourreko Bernard eta Annabel Buffet plazan Plazan jarri ziren, 1986tik 1999ra herri horretan izan zirela erakusteko.
Hauek dira jaso zituen batzuk:
Kiichiro Okanok (1917-1995) Bernard Buffet Museoa sortu zuen, 1973ko [[[azaroaren 25]]ean inauguratua, Higashinon, Nagaizumiko komunan, Shizuokako prefekturan. 1988an museoaren handitze bat inauguratu zen. Buffeten obrak, bestetik, mundu osoko museo eta erakundeetan aurki daiteke.