Bethany Hamilton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Līhuʻe, 1990eko otsailaren 8a (34 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Myron B. Thompson Academy (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | surflaria, autobiografialaria eta idazlea |
Pisua | 64 kilogramo |
Altuera | 180 zentimetro |
bethanyhamilton.com | |
Bethany Melani Hamilton (Lihue, Hawai, 1990eko otsailaren 8a) surflaria da, eta ezaguna 13 urterekin marrazo eraso batetik bizirik atera zelako[1]. Istripu horren ondorioz ezkerreko besoa eta odolaren % 60 galdu zuen, baina istripua gainditu zuen eta gaur egun hainbat surf txapelketatan arrakastaz lehiatzen da.
Bethany Hawaien jaio zen 1990eko otsailaren 8an, bere aita Tom (1948ko irailaren 13an jaioa) eta bere ama Cheri Hamilton (1952ko otsailaren 14an) dira.[2][3] Bi anaia nagusi ditu; Noah Hamilton (1981ko abenduaren 7koa) eta Timothy Hamilton (1986ko ekainaren 14koa).[3] Bethanyk etxean jaso zituen ikasketak, bere amak irakatsi zion ez zeukalako lanik eta bere aitak kafetegi baten lan egiten zuen. Bere aitak eta amak etxez mugitu ziren Estatu Batuetatik Hawaira aukeren bila.[4] Bere aitak eta amak irakatsi zioten surf egiten 4 urterekin, 8 urte zituenean bere lehenengo txapelketan parte hartu zuen, “Rell Sun” Oahu irlan Makaha hondartzan. Bi kategoriatan lehiatu zuen, 7-9 urteko taula laburrean eta 7-9 urteko taula luzean, eta biak irabazi zituen.[5] 9 urterekin lortu zuen bere lehenengo babeslea, 1999. urtean Rip Curl marka hasi baitzen Bethany patrozinatzen.[6][5] 2000ko otsailean Haleiwa Menehune urteko hogeita hirugarren txapelketan parte hartu zuen eta lehenengo postua lortu zuen 11 urtetik beheko kategorian, 15 urtetik beheko kategorian lehenengo gelditu zen, eta azkenik 12 urtetik beheko kategorian bigarren gelditu zenean, bere ibilbide profesionala hasi zuen.[7] Rip Curl babesleak prozesu osoan lagundu zion surflari profesional bat bihurtu aurretik.
2003ko urriaren 31an Bethany Kauaieko hondartzara joan zen Alana (bere laguna), Byron (Alanaren neba) eta Holt Blanchardegaz (Alanaren aita).[8] Kostaldetik 300 metro urrundu ziren. Bethany eta Alana tauletan etzanda zeuden, Bethany ezkerreko eskua eukan uretan sartuta, marrazo tigre batek besoa erauzi egin zionean; odolaren % 60 galdu zuen.[9] Alanaren familiari esker Bethany ospitalera bizirik aliegatu zen, Bethanyren aitari ebakuntza bat egin behar zioten bere belaunean baina ebakuntza-gela behar zutenez, Bethanyren aitaren ebakuntza atzeratu egin behar izan zen, eta ospitalera iritsi bezain azkar ebakuntzari ekin zioten. Ebakuntza amaitu zenean Bethany egoera kritikoan zegoen, eta ezkerreko eskua guztiz galdu zuen.[10]
Istripua gertatu eta 10 astera, surfean hasi zen berriro. Surfean hasi ahal izateko taula egokitu behar izan zuen, lodiagoa eta sinpleagoa izan zedin, eta horrez gain eskuleku bat ezarri zion.[11] Baina surf egiten hasi zenean, huts egin zuen eta ez zuen berriro surfik egin gura. Denbora pasa zen eta bere aitak, Tomek, erakutsi zizkion beretzat ziren eskutitz batzuk, bera miresten zuten pertsonek eginikoak, eta horren ondorioz hasi zen berriro surf egiten.[12]
Gaur egun oraindik ere Alanaren lagunik onena da, ikastolan ezagutu ziren eta afizino berbera zutenez, surfean ibili dira biak batera.[13] 2013ko abuztuaren 18an Adam Dirks-egaz ezkondu zen. 2015ko ekainean izan zuten euren lehenengo semea, Tobias deitutakoa, 2018ko martxoan euren bigarren semea euki zuten, Wesley Philip deitutakoa eta 2021ko otsailean euren hirugarren semea izan zuten, Micah deitutakoa.[14]
2004. urtean Bethanyk autobiografia bat argitaratu zuen Soul Surfer: A true story of Faith, Family, and Fighting to Get Back on the Board (Arima surflaria: taulara bueltatzeko fedearen, familiaren eta borrokaren istorio erreal bat), liburu honek lehenengo salmenta-postuetan amaitu zuen. Hiru urte geroago, 2007, Becky Baumgartnerek film labur bat egin zuen bere istorioan oinarritua, hainbat jaialditan proiektatu zena. 2011. urtean film bat egin zen Bethanyri buruz.[15] Film hau Sean McNamarak zuzendu zuen eta Anna Sophia Robek antzeztu zuen pertsonaia nagusiaren papera, Bethanyrena.[16]
Liburua | Autorea | Argitaratutako urtea |
---|---|---|
Be Unstoppable | Bethany Hamilton | 2016 |
Soul Surfer | Bethany Hamilton
Richard Bunschuh Sheryl Berk |
2014 |
Ask Bethany: Bethany answers over 200 questions of girls like you | Bethany Hamilton | 2014 |
Ask Bethany: Updated Edition | 2016 | |
Soul Surfer devotions | Bethany Hamilton | 2011 |
Ask Bethany: FAQs: Surfing, Faith and Friends | Bethany Hamilton | 2007 |
Surfing Past Fear | Bethany Hamilton | 2022 |
Rise Above: A-90 day devotional | Bethany Hamilton | 2007 |
Body and Soul: A Girl’s guide to a fit, fun and fabulous life | Bethany Hamilton | 2014 |
Body Soul | Bethany Hamilton | 2014 |
Soul Surfer: Das Andachtsbuch | Bethany Hamilton | 2016 |
One True God, 80 Devotions: A 180-Degree Life Chainging 80 devotions | Bethany Hamilton | 2020 |
Urtea | Txapelketak | Sailkapena | Lekua |
1998 | Rell Sunn Menehune | 1. | Australia |
2002 | Open Women's Division of the NSSA | 1. | U.S |
2004 | NSSA National Competition | 1. | Australia |
2005 | NSSA National Competition | 1. | U.S |
2006 | NSSA National Championship: 18-and-under Finalist | 5. | U.S |
2006 | Hawaii Team Highlights | 4.
3. |
U.S |
2007 | NSSA Regionals | 1. | U.S |
2007 | T & C Pipeline Women's Pro | 1. | U.S |
2008 | US Open of Surfing—Huntington Beach, California | 5. | U.S |
2008 | Roxy Pro Surf Festival—Phillip Island | 3. | Australia |
2008 | ASP's World Qualifying Series | 14. | |
2009 | Rio Surf International in Rio de Janeiro | 3. | Brasil |
2009 | WSL's World Qualifying Series | 14. | Peru |
2009 | Billabong ASP World Junior Championship | 2. | Australia |
2009 | World Cup Sunset Beach | 13. | U.S |
2010 | Rip Curl Pro Portugal | 9. | Portugal |
2011 | Rip Curl Women's Pro Bells Beach | 13. | Australia |
2012 | Telstra Drug Aware Pro | 9. | Australia |
2012 | Rip Curl Cup Padang Padang | Indonesia | |
2012 | Swatch Girl's Pro France | 37. | Frantzia |
2013 | Supergirl Pro | 9. | U.S |
2014 | Hurley Australian Open | 37. | Australia |
2014 | Surf 'n' Sea Pipeline Women's Pro | 1. | U.S |
2015 | Swatch Women's Pro | 13. | U.S |
2016 | Fiji Women's Pro | 3. | Fiji |
2016 | Swatch Women's Pro | 13. | U.S |
2017 | Wahine Pipe Pro | 17. | U.S |
2017 | Outerknown Fiji Women's Pro | 9. | Fiji |
2018 | Surf Ranch Pro–Lemoore, CA | 13. | U.S |
2018 | Beachwaver Maui Pro | 13. | U.S |
2020 | Sydney Surf Pro | 17. | Australia |
2021 | Nissan Super Girl Surf Pro | 33. | U.S |
2021 | HIC Pipe Pro | 13. | U.S |
2022 | Billabong Pro Pipeline | 9. | U.S |