Carl Christian Hall (Christianshavn, 1812ko otsailaren 25a – Frederiksberg, 1888ko abuztuaren 14a) daniar politikaria izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1857tik 1859ra eta 1860tik 1863ra.
Lanbidez abokatua izan zen 1848an Batzar Konstituziogileko kide hautatu zuten arte, eta diputatu izaten jarraitu zuen 1881era arte. Ekaineko Batasuna sortu zuen aurrerapen eta erreforma programa batekin.
1854an kultu ministro izendatu zuten eta 1857an lehen ministro. 1959an ordezkatu egin zuten, baina 1860 eta 1863 artean boterera itzuli zen. Kanpo Arazoetako ministro ere izan zen.