Casino (euskaraz Kasinoa) 1995eko Martin Scorsese estatubatuar zinema zuzendariaren kriminal drama filma bat da. Nicholas Pileggi idazlearen izenburu berdineko Casino liburuan oinarritua dago. Robert De Niro, Sharon Stone eta Joe Pesci aktoreek antzeztu zuten.
Filma hau gaur egun arte Scorsese eta De Niroren ibilbide oparo eta luzean elkarrekin batera lan egin duten zortzigarrena da, gainontzekoak Mean Streets (1973), Taxi Driver (1976), New York, New York (1977), Raging Bull (1980), The King of Comedy (1983), Goodfellas (1990) eta Cape Fear (1991).
Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Sharon Stone) izendapena jaso eta Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Drama (Sharon Stone) irabazi zuen.
Sam Rothstein (Robert De Niro) Las Vegas hiriko apostu sustatzaile onena izanik mafiarentzat lan egin eta diru asko irabaz dezan lortu du, ondorioz Tangiers kasino berriaren zuzendari postua eskeini berri diote. Bertan, Ginger (Sharon Stone) ezagutuko du, hartaz maitemindu eta biek familia bat osatuko dute, Gingerrek Sam maite ez izan arren. Sam iraganeko adiskidea den Nicky Santoro (Joe Pesci) hura laguntzeko bidalia izan da eta hirira iritsi berri da, baina drogek eta Las Vegasen delituak burutzeko aukera amaigabeek Nickyk burua eta kontrola gal dezan ekarriko du. Nickyren portaerak eta Sam eta Gingerren arteko arazoek kasinoaren negozioa kaltetuz gain euren buruak arriskuan jarri eta erakundea nahiz bere kideak agerian utziko dituzte.