Diana Lorena Taurasi (Glendale, Kalifornia, 1982ko ekainaren 11) estatubatuar saskibaloi jokalari profesionala da, antolatzaile postuan aritzen dena WNBAko Phoenix Mercury taldean.[1]
2004an aukeratu zuen draft-ean Phoenix Mercuryk, eta rookie onenaren saria jaso zuen urte horretan. WNBAko hiru eraztun (2007, 2009 eta 2014), Olinpiar Jokoetako lau urrezko domina (2004, 2008, 2012 eta 2016) eta Munduko hiru Txapelketa (2010, 2014 eta 2018) irabazi ditu. Gainera, Europako liga indartsuenetan ere jokatu du, Errusian eta Turkian, eta sei aldiz irabazi Euroliga (2007, 2008, 2009, 2010, 2013, 2016). 2017ko ekainaren 18an, WNBAren historiako saskiratzailerik onena bilakatu zen. Neurri sexista eta baztertzailea zelakoan, uko egin zion jokalariek arropa estua erabiltzeko FIBAk emandako aginduari, eta isunetan 500.000 euro baino gehiago pagatu behar izan zituen horregatik. Lesbiana zela jakinarazi zuen, eta LGTB kolektiboaren ikusgarritasunaren alde ere lan egin du.[1]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2004 | Atenas | Emakumezkoa | |
2008 | Pekin | Emakumezkoa | |
2012 | Londres | Emakumezkoa | |
2016 | Rio de Janeiro | Emakumezkoa | |
2020 | Tokio | Emakumezkoa[2] | |
2024 | Paris | Emakumezkoa |