Sir Earle Christmas Grafton Page (Grafton, Hegoaldeko Gales Berria, 1880ko abuztuaren 8a - Camperdown, Sydney, 1961eko abenduaren 20a) Australiako 11. lehen ministroa izan zen. Sydneyko Unibertsitatean medikuntzan lizentziatu zen eta ospitale pribatu bat ireki zuen bere jaioterrian. Zirujau militarra izan zen Lehen Mundu Gerran. 1919an diputatu hautatu zuten eta sortu berria zen Nekazari Alderdian (gero Australiako Alderdi Nazionala) afiliatu zen. 1921etik 1939ra alderdiko liderra izan zen. Finantza ministroa izan zen Stanley Bruceren gobernuan 1923 eta 1929 artean. Joseph Lyonsek Merkataritza ministro izendatu zuen 1934an. 1939ko apirilaren 7an Lyons hil ondoren, bitarteko lehen ministro bihurtu zen Australiako Alderdi Batuaren buruzagi berria hautatu zuten arte. Pagek uko egin zion Robert Menzies lehen ministro berriarekin lan egiteari eta gobernu koaliziotik erretiratu zen. Bere erabakia ez zen ezaguna izan eta dimisioa eman zuen bere alderdiko buru gisa eta Merkataritza ministro izan zen berriro 1941 arte. Gerraostean, Menzieseko gobernuko Osasun ministroa izan zen 1949 eta 1956 bitrtean.