Eric Ambler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1909ko ekainaren 28a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Londres |
Heriotza | Londres, 1998ko urriaren 22a (89 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Joan Harrison (1958ko urriaren 11 - 1994ko abuztuaren 14a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko Unibertsitatea Colfe's School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, eleberrigilea, zinema ekoizlea, aktorea, zientzia-fikzio idazlea eta produktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Eric Clifford Ambler (Londres, 1909ko ekainaren 28a - 1998ko urriaren 22a) ingeles idazle eta gidoigilea izan zen.
Aditu askoren iritziz, Amblerrek sortu zuen espioitza eta krimenaren generoa, 1970eko hamarraldian oso estimatua izan zena. 1936 eta 1940 artean, Amblerrek sei eleberri idatzi zituen: The Mask of Dimitrios (1939, Demetrios-en Mozorroa) da ezagunena. Hollywooderako gidoiak ere idatzi zituen. Amblerrek arrisku ikusezinezko mundu beldurgarri baina sinesgarriak sortzen zituen bere eleberrietan. Protagonista nagusiak gizon normalak dira, baina bortizkeria eta azpijoko sare batean harrapatuta gelditzen dira halabeharrez, eta ezin dute ihes egin hortik. 1960ko hamarraldi erditik aurrera, Amblerrek, maiz, latzak ikusitako mertzenario bat jartzen zuen istorioko heroi-kontatzaile. Amblerren beste eleberri batzuk: Judgment on Deltchev (1951, Deltchev-en epaiketa) eta The Care of Time (1981, Denboraren ardura). Haren liburuetan oinarrituriko zenbait film egin dituzte.