Euskal Irrati Telebista | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Euskal Irrati TeleBista |
Izen laburra | EITB |
Mota | komunikabidea, irrati-telebista publikoa, negozioa, erakundea, egunkaria, marka, irrati-estazioa, telebista eta webgunea |
Jarduera sektorea | hedabidea, kazetaritza eta teledifusioa |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1982ko maiatzaren 20a |
Sorlekua | Bilbo |
Jasotako sariak | Rikardo Arregi saria (2018) |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Euskal Irrati Telebista (EITB) Euskal Autonomia Erkidegoko telebista eta irrati publikoaren erakundea da, euskara normalizatzeko helburuarekin 1982an Eusko Jaurlaritzak sortua. Eusko Legebiltzarraren agindupean dago. EITB Mediaren bidez dihardu telebistan, irratian eta interneten.
Izenean euskal dioen arren, emanaldi guztiak ez dira euskaraz, ETB 2, Radio Euskadi eta Radio Vitoria gaztelaniazkoak baitira osorik; eta ETB 4, ETB Basque eta EITB Musika kateetan, berriz, euskara eta gaztelania tartekatzen dituzte.
Euskal Autonomia Erkidegoko erakundea da, baina haren kateek Iparralderako eta Nafarroa Garairako ere emititzen dute.
Gaur egun, enpresa taldeok osatzen dute:
Euskal Irrati Telebista, Televisión Españolaren atzetik, estatuko telebista katerik zaharrena da; frankismoaren garaian euskarak jasan zuen atzerakadaren erruz, gure hizkuntza ahul zegoen. Hala, demokrazia iristean eta Eusko Alderdi Jeltzalea legeztatzean, euskara indartu eta normalizatzeko plana prestatu zuen. Bertan, berebiziko garrantzia zuten komunikabideek, bereziki, irrati eta telebistak. Ondorioz, 1977ko hauteskunde orokorretarako programan, EAJtak euskal irrati-telebista publikoaren sorrera zeraman programan, eta bi urteren buruan, jeltzaleen eskakizuna jaso egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan. 1980. urtean EAJk hauteskunde autonomikoak irabaztean, EITBren sorrera martxan jarri zen Ramon Labaien kultura sailburuaren gidaritzapean.
Egitasmoa abian jartzea ez zen zailtasunik gabea izan, hala teknikoak nola politikoak. Espainiako Gobernuak askotariko trabak jarri zituen proiektua aurrera atera ez zedin, horretarako kontzeptualki zein teknikoki oztopoak jarriz, hala nola, seinalea igortzeko bitarteko teknikoak Bidasoako mugan atxikiz, azken une arte. Guardia Zibila ETBren instalazioetara bidaltzeko mehatxua ere egin zitzaion Labaien kultura sailburuari. PSOEko gobernuaren etorrerak ETBri buruzko tentsio politikoa zertxobait baretu zuen.
Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak Iurretan utzitako lurzoru batzuetan instalazioak eraikitzen hasi ziren, garaiko teknologia puntakoenarekin: espainiar estatuan lehendabizikoz matrize kommutatzaileak erabili ziren edota Umatic magnetoskopioak. Bestetik, Labaienek berak Irrati-Telebista eskola sortu zuen Donostian kazetari eta aurkezleak prestatzeko, eta Jaurlaritzaren Gasteizko soto batean, telekomunikazio formakuntza eskaintzen zen gerora emititu ahal izateko. Horrez gain, lehen teknikari taldea Hanburgon trebatu zen 1982. urtean.
Lehen emisioa 1982. urteko gabon zahar gauean izan zen, Garaikoetxea lehendakariaren mezua. Presaka hasi ziren emititzen, oraindik Iurretako egoitza guztiz amaitu gabe zegoen eta langile guztiek Jaurlaritzaren izenean egiten zuten lan EITB artean erregistratu gabe zegoelako. Izan ere, garai nahasiak ziren, trantsizioan erabat murgilduta, eta Jaurlaritzako kideak beldur ziren euskara normalizatzeko plana atzera botako ote zuten.
1982ko maiatzaren 20an sortu zen ofizialki Euskal Telebista, Euskal Jaurlaritzak, Autonomi Estatutuaren 19. artikuluak emandako eskumenen bidez, 5/1982 legea onartzean. Hala eta guztiz ere, 1983ko otsailaren 16an hasi ziren emankizunak. Ordu arteko emisio guztiak euskaraz ziren, nahiz eta eduki batzuk gaztelaniaz azpititulatuta zeuden; pausoz pauso, EITB sendotzen zihoan eta, bide batez, hazten: Donostian platoez hornitutako bigarren egoitza eraikitzen hasi ziren urte hartan bertan edota Galiziako, Kataluniako eta Andaluziako telebista autonomikoekin batera, Espainiako telebista autonomikoen FORTA elkartea sortu zuten.
Hazkunde horrek kate gehiago ekarri ditu berarekin: 1986an ETB2 sortu zen, gaztelania hutsean, 2001ean ETBSAT eta Canal Vasco, diasporako euskal herritarrei zuzenduta, eta 2008an ETB3, haurrei zuzendutako euskara hutseko katea. Era berean, teknologia hobetuz eta modernizatuz joan da telebista publikoa, eta hala, Euskal Autonomi Erkidego guztian zehar banatutako sekzioak 32.000 m2 Bilboko egoitzan batu ziren 2007an, edota LTD eta Bereizmen Handiko teknologietara moldatu da lan-taldea.
2015eko urtarrilaren 3an jakin zenez, auzitegiaren behartuta, M4Fko 24 langile ohi kontratatu zituen EITBnetek.[2] 2020ko urriaren 30ean, Legebiltzarrak gehiengo osoz (EAJ-PSOE) eta oposizioaren kritiken artean Andoni Aldekoa hautatu zuen zuzendari, gaztelaniazko hiztun elebakarra, EITBko erredakzio kontseiluak eta beste eragile batzuek salatu zutenez.[3]
EITBren zuzendariak 1982tik hauek izan dira:
![]() |
EITBko zuzendariak | ![]() |
---|---|---|
Josu Zubiaur (1982) • Andoni Arizaga (1982-1985) • Jose Maria Gorordo (1985-1987) • Josu Ortuondo (1987-1991) |