Fnac | |
---|---|
![]() | |
Fnac, c’est bon d’être curieux, Fnac : on ne peut qu'adhérer, Fnac : agitateur de curiosité, Fnac : certifié non conforme eta FNAC, agitateur depuis 1954 ! | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Fédération nationale d'achats eta Fédération nationale d'achats des cadres |
Izen laburra | FNAC |
Mota | electronics store chain (en) ![]() ![]() |
Herrialdea | Frantzia |
Jarduera | |
Enplegatuak | 26.018 (2016) |
Ekoizpena | |
Kudeatzailea | Q131689932 ![]() |
Jabea | Fnac Darty |
Historia | |
Sorrera | 1954 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Paris |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
FNAC (frantsesez: Fédération Nationale d'Achats des Cadres), elektronikan, argazkigintzan, liburuetan, musikan eta bideogintzan aditua den enpresa frantziarra da. Internet bidez ere bere produktuak eskaintzen dituenez, Frantziako enpresarik modernoena da salmenta mota horretan.
Gaur egun, enpresaren zuzendaria Denis Olivennes da eta Frantziakoa Bruno Crémelen kontrolpean dago. Enpresak 44 filial ditu Belgika, Italia, Grezia, Espainia, Portugal, Brasil eta Taiwanen. Era berean, 67 denda ditu Frantziako 55 hiritan.
2009an, dendak Frantzian, Belgikan, Brasilen, Espainian, Euskal Herrian, Grezian, Italian, Portugalen, Suitzan eta Taiwanen zituen.
Bederatzi denda daude.
Bost denda daude: Baionan, Iruñean, Donostian eta Bilbon (bi denda).
Hogeita bederatzi denda, Hego Euskal Herrikoak batuta: Bartzelona (L'illa), Bartzelona (Triangle), Bartzelona (Diagonal Mar), Madril (Callao), San Sebastián de los Reyes (Madril), Leganés (Madril), Zaragoza, Sevilla, Asturias, A Coruña, Valentzia, Alacant, Murtzia eta Marbella. Egoitza nagusia Madrilgo Pozuelo de Alarcón udalerrian dago.
Hamazazpi denda daude.
FNAC enpresa aditua da elektronika, musika, liburu edota bideo-jokoetan. Era berean, forum deituriko gune bat ere izaten dute FNAC guneek, hitzaldiak, aurkezpenak, kontzertuak eta erakusketak egiteko. Halaber, kafetegia ere izaten dute.