France 3 Aquitaine | |
---|---|
Jabea | France 3 |
Emisio eremua | Akitania |
Hasiera data | 1962 |
Egoitza | Bordele |
Baliagarritasuna | LTD, Satelite, Kable |
aquitaine.france3.fr |
France 3 Aquitaine France 3 Frantziako telebista katearen tokiko edizioetako bat da, Akitaniarako hain zuzen. Frantsesez, okzitanieraz eta euskaraz emititzen du. Euskarazko lehen emisioa 1972n izanik, euskaraz inoiz telebista batean egindako lehen saioa izan zen, ETBren sorrera baino 10 urte lehenago.[1] Euskarazko lehen emisio hori France 3 Aquitaine-n eman zen, "France 3 Euskal Herri Pays Basque" tokiko edizioa 1992an sortu baitzen. Oraindik euskarazko sailak mantentzen ditu, Txirrita izeneko magazina hain zuzen ere.
Egoitza Bordelen dago baina Akizen, Mendi-Marzanan, Agenen, Arcachonen, Périgueuxen, Pauen eta Baionan bulegoak ere baditu.