Genaro Estrada (Mazatlán, 1887ko ekainaren 2a - Mexiko Hiria, 1937ko irailaren 29a) Mexikoko diplomatikoa eta idazlea izan zen. Kanpo Arazoetako idazkaria (1930-1932) eta enbaxadorea izan zen Espainia eta Turkian. Bere izena daraman doktrina sortu zuen. Argitara eman zituen lanik garrantzitsuenak Visionario de la Nueva España (1921), Pedro Galín (1926), Crucero (1928) eta Genio y figura de Picasso (1936) dira. Era berean, Monografías bibliográficas mexicanas eta Archivo histórico diplomático mexicano bildumen sortzailea eta zuzendaria izan zen.