Genoveva Matute

Genoveva Matute
Bizitza
JaiotzaManila1915eko urtarrilaren 3a
Herrialdea Filipinak
HeriotzaQuezon City2009ko martxoaren 21a (94 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Epifanio Matute (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Santo Tomas (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Genoveva Edroza-Matute
Born Genoveva Dizon Edroza



(1915-01-03)January 3, 1915



Santa Cruz, Manila, Philippines
Died March 21, 2009(2009-03-21) (aged 94)



Cubao, Philippines
Nickname Aling Bebang
Occupation Writer
Nationality Filipino
Genre Short story
Spouse Epifanio Matute

Genoveva Dizon Edroza-Matute (1915eko urtarrilaren 3a2009ko martxoaren 21a) filipinar idazlea izan zen. 1951ean, Ipuin Laburren Palanca Saria jaso zuen filipineraz idatzitako "Kuwento ni Mabuti" lanagatik, Tagalog-en hizkuntzaren ipuin antologizatuena bezala aipatua izan dena.[1][2][3]

Filipinar izen honetan emakume ezkonduentzat, amaren familiako abizena Dizon da, jaiotzako abizena edota aitaren familiako izena Edroza da eta ezkontzako abizena Matute da.

Manila-n jaio zen 1915eko urtarrilaren 3an, Anastacio Edroza eta Maria Magdalena Dizon, bere gurasoak izanik. "The Story of the Boys" (Mutilen historioa) 50eko hamarkadako irratsaio eta telesail ezagunaren sortzailea da Matute.

Hezkuntza-bizitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manila North High School-en (orain Arellano High School), Philippine Normal School-en (orain Philippine Normal University) eta Santo Tomaseko Unibertsitatean ikasi zuen. 46 urtez Cecilio Apostol Lehen Hezkuntzan eta Arellano Bigarren Hezkuntzan irakatsi zuen, eta orduko Philippine Normal College-n Filipinetako Departamenduko presidente izan zen.

Bere ipuinetako batzuk Manila Post Sunday Magazine (Igandeko aldizkaria) -n eta Post Manila hilabetekarian argitaratutako "Leave-taking" (Agurtzen) eta "Land of the Bitter" (Mingotzen lurraldea) dira. Baina oso intrigatuta zegoen bere ideiengatik, psikologia eta irakaskuntzan izandako esperientziak aztertuz, hala nola, "Eight Years," (Zortzi urte) "Noche Buena," (Gau ona) "The Story of the Good," (Onaren historioa) and "Sailing the Heart of a Child” (Haur baten bihotza nabigatzen). Haren antologiak ipuinak eta idatziak argitaratu zituen "I Am a Voice" "Ni ahots bat naiz" lanean, 1952an. Bilduma hauetako batzuk Ipuin Labur Hautatuetan daude 19391992; EDSAren Itzalean eta Beste Istorio batzuk, eta Sentimenduen Ahotsa daude. Filipinetako Baloreak liburuetan ere argitaratu zuen senarrarekin: istorioak, idatziak, jokoak 1992an.

  • Bere idazkera eta irakaskuntzarako dedikazioa Don Carlos Palanca Oroitzapenezko Sarietan (1950.hamarkadan -1960.hamarkadan), PNS-PNC Ikasle Sari Nagusian (1966), Arte eta Kulturako Manila Sarian (1967), Idazleen Batasun elkarteko Balagtas Ikasleen Sari Nazionalean (1988) eta Arteetako CCP Sarian (1992) aintzatetsi ziren.

94 urte zituela hil zen, 2009ko martxoaren 21ean, lotan zegoela. Manila iparraldeko hilerrian lurperatu zuten.

2020ko urtarrilaren 3an, Googlek bere 105. urtebetetzea ospatu zuen Google Doodle batekin.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Genoveva E. Matute, Tagalog writer; 94. Philippine Daily Inquirer 2009-03-24.
  2. (Ingelesez) «Genoveva Matute's 105th Birthday Doodle - Google Doodles» doodles.google (Noiz kontsultatua: 2025-01-04).
  3. «The Major Collections Filipino Writers in Filipino: Genoveva Edroza-Matute» Ateneo De Manila University Rizal Library.
  4. (Ingelesez) «Genoveva Matute's 105th Birthday» www.google.com.